Gernika-Lumoko Udalak ateak zabaldu deutsaz Bosnia eta Herzegovinako ordezkaritza instituzional bati. José María Gorroño alkateak harrera egin deutsie Euskadi eta Nafarroara etorritako ordezkariei, gatazkak markatutako komunitateen artean memoria, bizikidetza eta konfiantza barriro ereiltzeko esperientziak gertutik ezagutzeko helburuagaz. Bisita honegaz, bakearen...
Magiaz, irudimenaz eta abenturaz betetako arratsalde berezia antolatu dau Bermeoko Udalak herriko txikienentzat. Datorren urriaren 23an, barikuan, arratsaldeko 18:00etan, Manex Beristain ipuin-kontalari ezaguna egongo da Bermeoko Udal Liburutegian bere azken lana aurkezteko: ‘Igel berdearen misterioa’. Saioa bereziki 4 urtetik gorako...
Morgako Udalak beste pauso bat emango dau herriko azpiegiturak hobetu eta topaguneak indartzeko bidean. Andra Mari auzoan ostalaritza-establezimendu barria eraikitzeko obrak egingo dabezela jakinarazi dau Udalak, herritarrei zein bisitakoei zerbitzu hobea eskaintzeko helburuaz. Lan hauen esleipenaren zenbatekoa 347.339,16 eurokoa da...
Muruetako EAJ-PNVren Uri Batzarrak aho batez aukeratu du Julen Karrion Lamikiz 2027ko udal-hauteskundeetarako alkategai. Egungo alkatea hirugarren aldiz jarriko da jeltzaleen proiektuaren buru, 2019az geroztik pilatutako kudeaketa-esperientziarekin eta herriaren alde lanean jarraitzeko ilusio zein apaltasun berberagaz. 28 urte eukiko dauz...
Gernikako Azken Astelehena dala eta, jaia segurtasunez gozatzeko aukera paregabea dago aurten ere. Astelehentxutxu egunean, urriaren 25ean, gaueko zerbitzu berezia egongo da autobus bidez herriko jaietatik inguruko udalerrietara erraz bueltatzeko. Irteera goizaldeko 02:00etan izango da Gernikako geltokitik. Antolatzaileek gogoratu dabe...
Gernika-Lumoko Udal Liburutegiak ateak zabalduko dauz urriaren 23an, eguaztena, 17:30ean, Liburutegien Nazioarteko Eguna modu berezian ospatzeko. Gora liburutegiak! goiburuari eutsita, adin guztietako herritarrei zuzendutako bertso saioa antolatu dabe, ingurune gertuko honetan literaturaz eta ahozko kulturaz gozatzeko aukera paregabea eskainiz. Ekimena...
Gure gizartearen zutabe nagusienetako bat giza alkartasuna da, eta gure inguruan badagoz urtez urte eredu izaten jarraitzen daben herritarrak. Eskualdeko konpromiso hori publikoki autortzeko helburuagaz, CVTTH-TGEEZ Transfusio eta Giza Ehunen Euskal Zentroak omenaldi berezia antolatu dau urriaren 23an, barikua, arratsaldeko...
Mendekotasuna daben pertsonak etxean zaintzea lana gogorra eta eskatzailea izaten da maiz. Zaintzaile familien osasuna eta ongizatea babesteko, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak Zainduz programaren barruan tailer barria iragarri dau. Topaketa honen helburu nagusia zaintzaileei euren egunerokoan laguntzeko oinarrizko teknikak eta...
Klima eta Energiaren Astearen barruan, ingurumenaren eta inguru hurbilaren inguruan hausnartzeko aukera paregabea egongo da Mundakan. Urriaren 22an, osteguna, 19:30ean, Gaztelekuan Urdaibaiko Sakrifizioa film laburraren emanaldia izango da. Emanaldia amaitutakoan, bertaratutakok Galder Iruztaka filmaren zuzendariagaz solasaldian aritzeko aukera edukiko dabe....
Urriaren 24an, zapatuan, Santander-Mediterraneo Bide Berdea ezagutzeko eta eskualdeko ondareaz gozatzeko irteera egongo da. Udazkeneko egun bat naturan eta historian murgilduta igarotzeko plan erakargarria prestatu dau Foruko Udaleko Kultura Bulegoak. Urriaren 24an, zapatuz, Puentedey eta Villarcayo herri ikusgarriak ezagutzeko txangoa...
Sarean seguru nabigatzeko eta norberaren pribatutasuna babesteko gako nagusiak ikasteko aukera egongo da azaroaren 2tik 5era bitartean Gautegiz Arteagan. Izena emoteko epea zabalik dago urriaren 23ra arte. Gaur egun gure eguneroko bizitza sareari guztiz lotuta dago, baina badakigu gure datuak...
Lehenengo fasea osatu ondoren, Gernika-Lumoko hiri-ardatz printzipaletako bat barriztatzen eta irisgarritasuna hobetzen jarraitzen dabe lanek. Udalaren aurreikuspena da etapa barri hau urte amaiera baino lehenago amaituta egotea, udalerriko kartera garrantzitsuenetako baten eraldaketari jarraipena emonez. Lan honek 507.881,73 euroko aurrekontua dauka...