Bultzada barria euki dau Busturialdeko enpresa-sareak. U-BAI Faktoriak eta Bilboko BAT B Accelerator Towerrek lankidetza-akordioa sinatu dabe, Urdaibaiko industria-ehuna eta nazioarteko startup-en ekosistema indarrez konektatzeko asmoz. Ekitaldian izan dira Ibon Miranda, U-BAI Faktoriako presidentea, eta Eriz Sainz, BATeko zuzendaria. Akordio...
Bermeoko Udalak berriro kokatu dauz piboteak Arresi kaleko 12. zenbakiaren parean. Neurri honen helburu nagusia Alde Zaharreko oinezko gunera baimenik gabeko ibilgailuak sartzea saihestea eta inguruko oinezkoen segurtasuna zein bakea bermatzea da. Udalak herritarrei gogorarazi gura dautsie Alde Zaharra oinezkoentzako...
Urremendi Landa Garapen Elkarteak balorazio oso positiboa egin dau uztailean eta abuztuan Urdaibai Biosfera Erreserban izandako turismo-jarduerari buruz. Guztira, Gernikako, Bermeoko eta Mundakako turismo-bulegoetatik zein Gaztelugatxeko informazio-gunetik 50.661 bisitari igaro dira, 2025eko epe berean baino %9,9 gehiago. Gernikako turismo-bulegoa izan...
Pakeari eta giza eskubideei bide egiteko helburuagaz, Mundakako Udaletxe aurrean elkartzeko deialdia zabaldu dau Gernika-Palestina Herri Ekimenak. Mobilizazinoa datorren urriaren 8an izango da, 19:00etan hasita. «Genozidiorik ez! Gerrarik ez!» lelopean, ekimen honek bake eskaera ozen bat zabaldu gura dau herritarren...
Muruetako Udalak herritarren prestakuntza eta kultura bultzatzen jarraitzen dau, eta horretarako dirulaguntza sail barria jarri dau martxan. Aurten ere, euskara ikasi, barnetegietan parte hartu edo musika eskoletako tarifak arintzeko aukera eukiko dabe herritarrek, herriko bizilagunen garapen pertsonal zein kulturala errazteko...
Gautegiz Arteagako Udalak adierazpen garrantzitsua egin dau 2027ko udal-zergei jagokonez. Joan den irailaren amaieran egindako Osoko Bilkuran, 2027rako tasa, zerga eta prezio publiko guztiak izoztea onartu dau, herritarren erosahalmena babesteko eta udal-finantzen osasuntsutasuna bermatzeko asmoz. Neurri hau aho batez onartu...
Zuhaitz bakoitzak badauka bere istorio propioa. Izenak, erabilerak, bitxikeriak, esaerak edota historia bera; arbolak Euskal Herriko paisaiaren eta naturaren parte izateaz gain, gure kulturaren eta euskerearen muin-muinean errotuta daukaguz. Aberastasun hori guztia orrialdetara ekarri dau Jakoba Errekondo adituak, eta lan...
Badator berriro ere Muxika, Morga zein inguruko kamara zaleen urteroko hitzordu garrantzitsua. Morgako Udalak IX. Argazki Lehiaketa abiatu dau, herritarren artean sormena sustatu eta ingurunearen aberastasuna balioan jartzeko asmoz. Aurten aukeratutako goiburua ezin hobea da herri-mina pizteko: “Gure herriaz harro”....
Euskara kalera ateratzeko, ohiko giroan erabiltzeko eta praktikatuz gozatzeko aukera barria heldu da Busturiara. Berbalagun proiektuak ateak zabaldu dauz ikasturte barrurako izen-emateagaz, eta parte hartzea guztiz doakoa da herritar ororentzat. Egitasmo honen ardatz nagusia erraza eta atsegina da: euskaraz ondo...
Oihartzun handiko mugarria lortu dau Musutruk elkarteak. 2025eko maiatzean Santa Katalinak ateak zabaldu ebezenetik, 50.000 bisitari baino gehiago igaro dira bertatik, herriko zein eskualdeko kultur mugimenduaren erakusgarri bizia izanda. Mugarri berezi hau ospatzeko, ekitaldi hunkigarria egin dabe elkartean. Arantza Gondra...
Iurretako abeltzainak irabazi dauz abeltzaintza onenaren, behi heldu onenaren eta zezen gazte onenaren sari nagusiak Gernika-Lumoko erakustaldi arrakastatsuan. Urriaren Lehenengo Asteleheneko ganadu azoka tradizionalak 39. edizioa ospatu dau gaur, berriro be lehen sektoreak Gernika-Lumon daukan hitzordu garrantzitsuenetako bat dela erakutsiz....
Urrian zehar, Bermeoko Bekoportale zerbitzuak ateak zabaldu dauz berriro 0 eta 5 urte bitarteko umeentzat, eta ludoteka ere martxan dago bariku eta zapatuetan, 6 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek lagunekin jolastu eta gozatzeko. Udalak urriko programazio zabala eta anitza antolatu...