Jakoba Errekondok ‘Zuhaitzak eta arbolak Euskal Herrian’ liburu barria aurkeztuko dau Bermeoko Liburutegian

Zuhaitz bakoitzak badauka bere istorio propioa. Izenak, erabilerak, bitxikeriak, esaerak edota historia bera; arbolak Euskal Herriko paisaiaren eta naturaren parte izateaz gain, gure kulturaren eta euskerearen muin-muinean errotuta daukaguz. Aberastasun hori guztia orrialdetara ekarri dau Jakoba Errekondo adituak, eta lan barria bermeotarrekin partekatzera dator.

Hitzordua urriaren 8an, eguena, izango da arratsaldeko 18:30ean, Bermeoko Udal Liburutegian.

Natura zaleentzat zein herri kulturaz gehiago jakin gura daben guztientzat aukera paregabea izango da agerraldi hau. Errekondoren eskutik, inguruko zuhaitzen sekretuak zeintzuk diren eta gure euskeran zein ohituretan dauken pisua gertutik ezagutzeko aukera egongo da.