Bermeoko Udalak berriro jarri dauz piboteak Arresi kalean Alde Zaharra babesteko eta oinezkoen segurtasuna bermatzeko

Bermeoko Udalak berriro kokatu dauz piboteak Arresi kaleko 12. zenbakiaren parean. Neurri honen helburu nagusia Alde Zaharreko oinezko gunera baimenik gabeko ibilgailuak sartzea saihestea eta inguruko oinezkoen segurtasuna zein bakea bermatzea da.

Udalak herritarrei gogorarazi gura dautsie Alde Zaharra oinezkoentzako eremu babestua dela. Hortaz, baimendutako ibilgailuek bakarrik daukie bertara sartzeko aukera. Araua betetzen dela ziurtatzeko, sarrerak kamera bidez kontrolatzen dira uneoro; baimenik gabe sartzen diren ibilgailuak automatikoki identifikatu egingo dira eta dagokien isuna jarriko jake.