Pakeari eta giza eskubideei bide egiteko helburuagaz, Mundakako Udaletxe aurrean elkartzeko deialdia zabaldu dau Gernika-Palestina Herri Ekimenak. Mobilizazinoa datorren urriaren 8an izango da, 19:00etan hasita.
«Genozidiorik ez! Gerrarik ez!» lelopean, ekimen honek bake eskaera ozen bat zabaldu gura dau herritarren artean, Ekialde Hurbilean bizitzen ari den egoera larriaren aurrean inpunitateari stop esateko eta nazioarteko legeak errespetatu daitezela eskatzeko. Mobilizazinoak Mundakako Udalaren babesa ere badauka.
Deialdiaren bultzatzaileek herritar eta bizilagun guztiak gonbidatu dabe bertaratzeko eta elkartasunez erantzuteko, herritik bertatik bidezko bake baten aldeko ahotsa altxatzea ezinbestekoa dela nabarmenduz.



