Urrian zehar, Bermeoko Bekoportale zerbitzuak ateak zabaldu dauz berriro 0 eta 5 urte bitarteko umeentzat, eta ludoteka ere martxan dago bariku eta zapatuetan, 6 eta 11 urte bitarteko gaztetxoek lagunekin jolastu eta gozatzeko.
Udalak urriko programazio zabala eta anitza antolatu dau, etxeko txikienek udazkenaz betean gozatzeko aukera izateko. Hurtado de Mendoza kalean kokatuta dagoen Bekoportalean, astelehenetik eguenera 17:00etatik 19:00etara eta barikuetan 17:00etatik 20:00etara egongo dira ekintzak: psikomotrizitatea, hosto zein ezkurrekin egindako udazkeneko eskulanak, ipuinaren ordua eta hilabete amaierako kalabaza bereziak.
Bestalde, 6 eta 11 urte bitarteko umeentzat bideratutako ludotekak bariku eta zapatuetan zabalduko dauz ateak, 17:00etatik 20:00etara. Hilabete honetan zehar ezagutza jolasak, mahai-jokoen txapelketak, Bermeotik zehar irteera berezia eta Arimen Gaua ospatzeko ekintzak prestatu dabez.



