Mundakan Juan Bautista Longa kalea erabat itxita egongo da ibilgailuen zirkulaziorako urriaren 13tik 15era, bi egunak barne. Mundakako Udalak jakinarazi dauenez, bertan egiten ari diren egokitze-lanak amaitzeko hartu da neurri hau.
Lanak irauten duten bitartean, portuan aparkatutako ibilgailuak kentzea gomendatzen da, eremu horretara sartzeko aukera bermatu ahal izateko. Horrez gain, Udalak herritarrei eta bizilagunei eskatzen dautse oinezkoentzako pasabideak errespetatzeko, guztion segurtasuna eta irisgarritasuna bermatze aldera.
Udalak herritarren laguntza eta ulermena eskertu dauz eragindako eragozpenengatik, lanak amaitutakoan ingurune irisgarri eta hobeaz gozatu ahal izateko.



