Udaberri betean gagozan honetan, alergiarik badaukazu?

GORANE MARTIN

Akaroak eta polena dira nire eguneroko burruka. Ez jat batere gustetan denpora guztian kongestionauta nagoala sentitzea eta mokuzapiekin gora eta behera ibiltea… Egia esan, gero eta jendt gehiago ikusten dot holan; ez dakit zer dabilen pasetan, baina gero eta gehiago gara.

AMAIA GALVAN

Nire alaba txikia eta biok ezelango alergiarik ez daukagunon bandoan gagoz. Beste bandoan, ordea, nire ama eta alaba nagusia dagoz. Nire amak errinitisa dauka eta gramineoen loraldia hasi orduko antihistaminikoak hartzen hasten da. Alabak, barriz, akaroei eta polenari alergia deutse.

NAHIA GALVAN

Urte osoan zehar erabili behar izaten dot Ventolina alergiek eragindako asmagatik. Baina oraintxe, udabarrian, igarten dodaz gehien efektuak: begi gorri-gorriak, mokoak... Hemengo hezetasunak ez deust batere laguntzen. Izan be, amak behin kontau eustan txikia nintzenean Errioxara joan ginela aste batzuk pasetara eta han sintomak arindu egin jatazala.

KIMETZ LARRAZABAL

Nik, subertez, ez daukat ezelango alergiarik. Batzutan arraro sentitzen naz, ingurukoak begi gorriakaz, moko-zapiakaz eta pilulakaz ikusten dodazalako, eta ni, ostera, ezer barik
primeran nagoalako. Egia esan alergien kontua ez dakit zelan doan. Hau da, ez dakit horregaz jaio egiten zaren ala urteak bete ahala agertu leitekean… bildur naz aurrego agertuko ete jatan.

PAMELA ENSUNZA

Udabarria heldu eta dana loratzen hasten danean, ni polenagaz zimeldu egiten naz. Egia da alergia nahiko kontrolatuta daukadala, baina tarteka krisiak eukiten dodaz eta orduan hasten da kristorena: begiak negartsu eta gorri-gorri jartzen jataz eta ezin izaten deutsat doministiku egiteari itxi. Eskerrak krisi horreek puntualak diren, ze bestela… zelako tortura denpora guztian holan ibili behar izatea!

LUCIA IBARLU

Bai, baina ez polenari, lizunari baizik. Badakit bitxia dala jenteak normalean eukiten dauanagaz alderatuta, baina hezetasun kontu bat da. Orain udabarrian, euria eta eguzkia inoz baino gehiago tartekatzen direnean, lizuna pilatu egiten da eta nik atoan igarten dot. Buruko eta samako mina eukiten dot batez be; baina pilulak hartzen dodazanez, ez dot hainbeste sufritzen.