Gernika-Lumoko Lantegi Batuak zentroa barriztu egin da. Nondik zatoz eta ze lan mota egiten dozu zentro honetan?

DANIEL VEDEA

Gernikarra naiz, baina nire familia Errumaniakoa da. Ni han jaio nintzen eta gero Zornotzara etorri ginen, baina barriro be bueltau ondoren Gernikan bizi naz. Ni nagoen sailean, kableak moztu eta zuritzen dira; hurrengoan, pegatinak jartzen dira eta konexioak askatzen dira.

BEATRIZ LOPEZ

Sukarrietakoa naz eta urtebete daroiet Lantegi Batuak-en lanean eta gustura nago. Hemen, lotu egiten ditugu, eta puntakoak hainbat koloretako kableetara jartzen ditugu: lotu eta terminalak krinpatu, azken mihiztadurara iritsi arte.

IOSU ARRIEN

Ni Ibarrangelutik nator hamen piezak egiten doguz. Orain dala 6 urte hasi nintzen okupazionalean eta gero enplegu zentroan sartu nintzen. Oso pozik nago hamen baina batzutan lankideak “aguantuau” egin behar dira, jajaja”

HODA EL BADAUI

24 urte daukadaz, gernikarra, eta trokelatzeko makina espezifikoen bidez lan egiten dot muntaketa bereizien atal honetan. Hainbat sailetan lan egin dot eta gauza berri asko ikasi dodaz aurten

PAUL LEARRETA

23 urte daukadaz eta gernikarra naz. Zerbitzu okupazionalean hiru urtez lan egin ondoren, orain txandakako prestakuntzan lan egiten dot lanta-talde ezberdinetan. Honeggaz nire asmoa kontrato bat lortzea da.

EDURNE TORREALDAI

Gernikakoa naz eta hamalau urtetan Lantegi Batuak zentroan nabil lan egiten. Gustora nago bertan eta ondo egiten dot lan. Nire lana kableak moztu eta zuritzea da.