Zer aldatuko zeunke Gernika-Lumon edo zer uste dozu behar dogula?

Alen Cañon

Herrian dagoen gimnasio edo kiroldegi eskaeragaz, ez da ulertzen Gernika-Lumoko udal kiroldegiak oraindino bardin jarraitzea; ordutegi aldetik be, hobekuntzarik ez egotea. Adibidez, domeketan zarratuta dago, jenteak kirola gustora egiteko egun librea danean.

Iker Aranaz

Gernika-Lumok aldaketa behar dauala argi dago. Bai politikoki eta bai sozialki. Lehenengorenn inguruan ez dot ezer esango. Bigarrenaren inguruan, ikusten da “Gernikes” berbak barnebiltzen daben esanahia tinko mantentzen dala kaleetan, eta 80. hamarkadatik hona ez dala aldatu igarten da. “Gernikes” berbaren esanahia aldatuko neuke. Ez dagigun ahaztu nondik gatozen.

Matxalen Alberdi

Herriko jentearen bizi kalidade eta ekonomian pentsetea garrantzitsua iruditzen jat. Horretarako, ezinbestekoa da turismo masiboan oinarrituta dagozan plangintzak deusestatzea eta bertoko baliabideak babestuko dauazan alternatibak topetea.

Borja Basterretxea

Zer pasetan da astelehenetako plazako azokeagaz? Persona gitxiago doaz euren produktuak saltzen eta erosten. Azokeari bizitasuna emon behar jako eta horregaz lotute, kaleko denda txikiei be lagundu egin behar jake. Hori bultzatzeko neurri barriak sortu bihar dira.

Iker Martinez

Nik Gernika-lumon, bertoko kulturagaz zer ikusia daukien eta geure tradizinoan oinarrituta dagozan egun berezi gehixago sortuko neukez; nondik gatozen ez ahazteko eta Gernika-Lumotar barriak bertoko kultureagaz disfrutetako. Horrez gain, kirolaren eta garraio publikoaren arloan, buelta bat emon behar jako herritarren eskura daukaguzan instalazino eta aukerei. Ez dira nahikoa.

Ainhoa Irazabal

Batezbe gazteriak daukazan beharrizenetan oinarrituta, beharrezkoa da azpiegituren eta zerbitzu publikoen funtzionamendua erabat aldatzea. Ezin leike izen dagoan eskari guztiaren aurrean horren erantzukizun eskasa erakustea. Esaterako, udal kiroldegiaren kasuan, eskaintzen dituen ordutegiak ez ditu herritarren beharrak asetzen, eta azpiegiturek, gitxiago.