Zer suposatzen dau zuretzat azterketa garaiak?

Inhar Salegi

Azterketaldixe mundutik inhibiduteko hilabetie da, lau astez buruen apuntiek eta apuntiek baino ez eukitzeko, beste ezerrentzat leku eta batez be denbora gitxi, eurrera atara nahi izen ezkero. Eztot uste sanoa izen bidanik bez, azkenengo egunetarako erreta amaitzen dogu, baia halan ein biher.

Danel Azula

Niretzat, azterketa garaixek lanketa teoriko, praktiko eta emozional bat suposatzen deu. Ikasliok hainbat eduki barneratzeko denbora oso gitxi dekogu, inoiz ez dana nahikoa. Horregaitzik, denborie modu egokixen banatzie, presiñopien ikesi biher izetie eta beti gustetan ez iakuzen kontzeptuek memorixetie dakar azterketaldixek.

Garazi Zubia

Azterketaldi sasoie gazte askon amets gaiztoa dala uste dot. Nire kasuen ikaragarrizko presiñoa sortzen dozte eta horrek eragine dekola sentitzen dot nire ingurukoekiko dekotezen jarreratan. Ganera emaitza horrek txarrak badire zalantzan jartzen dot eindako esfortzu danak eta horretan denbora asko egotiek benetan merezi ote deuen.

Aimar Artetxe

Estres garai bat da non pilloa plan baztertu bidien etxien ikesten geratziegaitzik. Gainera, gai guztizetako azterketak batziek fetxa berdinetan asko kondizionetan dozku, asteburue noz helduko be indiferentie bihurtzeraino. Ezta bape ona gure etorkizune jokoan dauela jakitziek sortzen daben estresa.

Uxue Arrizabalaga

Niretzako azterketa garaixe ekidin ein biko zan, ikasliongan estres antsietate eta bestelako hainbat eragin negatibo ekarten dabezelako. Garai hau burbuja batelez da, non fokoa azterketatan bakarrik dekogun, beste hainbat biherrizen albo batera itziz. Usteot pertsonon “gaitasune” ebaluatzeko beste era batzuk dauzela, osasuntzuauek eta efektiboauek, horren alde ein bida.

Olatz Olaeta

Egixe da garai hau ikaslientzat ez dala lasaixe; hain “ondo” ikesi daben hori, azterketa baten erakutsi biher dabelako, urduri eta nekatute egonda. Baia egixe be bada, irakasliontzat be ez dala garai erraza: alde batetik, ikaslion emaitzak gure lanaren adierazle direlako hein handi baten eta, beste alde batetik, urtien ziher eindako lanagaz, konpetentziekaz eta jarreragaz bateratu behar dogulako emaitza bat. Sarriten kualitatiboa, kuantitatibo bihurtu, edota alderantziz. Ez da ez, garai erraza inontzat!