Diasporako gazteak Busturialdean izan dira uztailaren 19ra arte. Nolakoa izan da zure egonaldia eskualdean?

MARIA EMILIA ROMA (Argentina)

"Birraitona Aurizkoa zen. Asko gustatu zait Euskal Herria, espero nebana baino hobea da. Herriaren historia interesatzen jaten; ezagutzen neban pixka bat, baina adibidez Bizkaiko historia sakonago ezagutzea asko gustatu jat. Gernika-Lumon egon naz aste honeetan."

MAIA JAUREGUIBEHERE (Argentina)

“Nire tatariar-aitona Luzaidekoa zen. Euskal Herria sinestezina da. Nik uste baino askoz gehiago ezagutu dot. Oso gustora egon naz Gautegiz Arteagan”.

LUCAS GABRIEL COLA PATRON (Uruguay)

“Nire arbasoek XIX. mendean emigratu zuten. Nire laugarren abizena Alzuri Baztangoa. Liluratuta nago etorri, egon eta honen parte sentitzeko ideiarekin. Gertakarien egiaztapenaz hitz egiten dot beti; banekien herria oso polita zala sareetan ikusi nebalako, baina hemen egotea itzela izan da niretzat. Ni Gernika-Lumon egon naz”.

MAITENA FERNANDEZ (Argentina)

“Nire familiako gehienak Iparraldekoak ziren, Donibane Lohizunekoak zehazki, eta hona etortzea nire beste etxea aurkitzea bezala izan da. Bermeon nago, kostaldean, eta ederra da, portua eta dana... Arima eta bihotza betetzen dautsuz”.

AINARA KELLY (Australia)

“Nire amama Aulestikoa zen eta aitxitxe Markinakoa. Bizi-bizi dagoen esperientzia euskaldun eta moderno bat modu sakonean sentitu dot. Egun honetan Muxikan egon naz.”

SIENNA CITROEN (Australia)

“Euskal familiarik ez daukadan arren, lagunaren bitartez ezagutzen dot euskal kultura. Bertoko jendea, pintxoak eta euskal musika maite dodaz. Orain arte nekien baino gehiago dakit, beraz bidai positiboa izan da”.