Gernikako azoka egun berezia izaten da beti guretzat eta ekoizleak ezagutzeko asmoz galdera hau egin dautsegu: Zenbatgarren urtea Gernika-Lumoko azokara etortzen?

EDURNE ASENSIO (Güenes)

Laugarren urtea da urte osoan zehar azokaz azoka ibiltzen naz, eta neguan be ikusgarritasuna emotea garrantzitsua da. Gernikako azoka oso ezaguna da, hedabide asko egoten dira eta produktuei urteera ona emoteko aukera paregabea da. Halere, gazteen errelebo generazionala oso beltz ikusten dot, sakrifizio handiko lana delako.

SATXA ZEVERIO (Errezil)

Bigarren urtea. Giro ederra egoten da eta sagardoaz egindako gure bermutagaz gerturatzen gara Errezildik. Jendearen harrera oso ona izaten da urtero.

JOSE LUIS / JOSE MIGUEL ODRIOZOLA (Aia)

15 urte baino gehiago. Urte asko daroiaguz Gernikara etortzen eta, egia esan, uztako azokarik onenetakoa da guretzat. Salmentak oso onak izaten dira hemen. Baino erreleboari dagokionez... Nahiko beltz dago kontua, gazteek ez dabe segidarik ematen.

IZASKUN URBANETA (Muskiz)

8 urte inguru azokara etortzen.Guretzat egun berezia da hau. Beste azoka batzuekaz konparatuta handia da, historia dauka eta mantendu egin behar da, folkloreaz gain salmenta zein nekazariei eusteko. Orokorrean urteak pasatu ahala gitxiago saltzen dela igartzen den arren, azoka plaza oso-oso ona da!

IBAN PEREZ (Lautada)

Nire lehenengo urtea da. Nire gurasoak jubilatu ziren eta ni pasadan urtean hasi nintzen azoketara joaten.Lelakeak saltzen doguz zuzenean berotzeko eta jateko beti prest.

JAVIER GUTIERREZ (Lezama)

2016tik etortzen gara. Guretzat garrantzitsua da azoka honetara etortzea, San Tomas eta San Blasekoarekin batera printzipaletako bat dalako.