Txosnak aurton 30 urte, zer emoten dotzie Gernikeko Jaixeri?

Urko Urrutikoetxea

Txosnan geuza politxena herriko jentie herrixentzat lanien ikustie da, autogestinoz. 30 urte betetiek herrixek bere interesantzat antolatzeko dekon boterien erakustaldi argize dala uste dot. Horregaitzik, jasaten ari dizen erasoan aurrien inoz baino garrantzitsuaue da defendatzie eta argi iztie ez garela enpresa bat, herrixe baizik.

Yus Nacer

Gernikako txosnak herriari parrandarako espazio soil bat baino gehiago eskaintzen diote. Auzolanari esker bestelako jai eredu bat posible dela frogatzen dute; parte hartzailea, feminista, euskalduna eta antifaxista.

Amaia Iruskieta

Txosnak Gernikako jaixeri dana emotetzie. Dana pasetan dan lekue, jaixen zentroa dire txosnak. Hor pasetan die gerora akordetan zaren histori eta anekdotak. Txosnatan dau mobimientoa, hor dau saltsie. Horregaitzik diñot Gernikarrontzat txosnak dana diela.

Maren Gutierrez:

Gernikeko txosnak 30 urteotan herriko jaixetan parte hartzeko espazio euskaldun eta herrikoi bat sortu dabe, belaunaldi desberdinetako gaztien inplikaziñoa sustatuz eta ohiturak belaunaldiz belaunaldi bizirik mantenduz. Gernikeko txosnak gune bat baño gehizau dire, euskal kultura, kuadrillek eta auzolana batzen dauzen jai bat.

Hanot Urza

Gaztiok eztoguz imaginetan gernikeko jaixek txosna barik ta horrek herri antolakuntzie bizirik dauela esan gure deu. Gernikeko Jaixeri kolorie eta umorie emotiez gain espazio seguruek bultzatzen dabez ta hau ezin beztekoa da gaur egun. Gainera lau eguneko jaixek dien arren urte osoan ziher herrixeri bizize emoten dotzie bertan parte hartzen daben eragile ezberdiñek.

Goretti Enbeita

Eragile ezberdinen arteko elkarlanan emaitza die txosnak. Era berien egunerokoan lanien dabizen eragile horreri oihartzune emoteko espazizo, euren lana ikusgarri bihurtzen deu ta. Gainera, herriko zein kanpoko musikarientzat be plaza izeten da eta eurekaz batera herritarrok giro alai batez gozatzen dogu txosnatan.