Ze plan dekozue gustuko eitzie uden bertotik?

Ibai Zobaran

Niri uden eskualdeko mendi eta hondartza diferentietara jutie gustetan iat. Adibidez, betiko bi hondartza ezagunetara joan biherrien ba dekoguzen beste hainbat probetie. Ni uden be lanien nabilelez, saiatzen naz denbora librie poteoan pase baño eskualdeko bazterrak ezetzie eta horretaz gozatzie.

Uguzne Uriarte

Udako plan onena lagunekaz egotie izango litzake Gerniken edo inguruko herrixetan, gero, kurtsoa hasten danien gitxiau ikusten garelako. Plan handixek politxek die, baina Lagako hondartzara joatie eta ostegunetan pintxopotera, horrek die onenak, hor elkartzen gara danok.

Kepa Urresti

Nire ustez uderako plan onena hau da: goizien hondartzara juan lagunekaz jatekoagaz bertan jateko, iluntzien Gernikera bueltan etorri eta pasilekuko partiduek ikusi ta ostien egune amaitzeko arranoko terrazan jesartie zerbeza batzukaz kontuek kontetan.

Janire Etxebarrieta

Eguraldi onagaz Gerniken geratu baino hobeto da Lagan pasetie egune eta iluntzien afaltzen bajatzie dutxa bat emon ostien. Baina txarra ein eskero ginasiora juan eta egixe da eztauela beste zer einik Gerniken.

Beñat Zaton

Niri gehixen gustetan iatena Atxarreko edo Ereñozarreko mendi bueltie emotie da. Bai botaten dotena faltan da, inguruko herri txikizetako jaixetara juatie kuadrilan kanpin ta guzti, lehen holakoak danok eitzen genuzen ta hori galtzen dabil.

Lurdes Mendiola

Ba guk oin bariku eta zapatu atsaldietan urtetan dogu. Gaztiek gabaz urten eta goizaldien agertzen dire etxien, gu ez, gu atsaldien ta goiz etxera. Beste egunetan etxien geratzen gara, beroagaz hobeto etxien. Lehen juaten giñen hondartzara baia oin kotxie nun itxi be eztau eta ez goaz iñora.