
Gozozalea naz eta turroia da gehien gustetan jatana, baina turroi biguna. Gabonetan ohikoak diran beste gozoak be asko jaten dodaz, esate baterako, Errege Eguneko
erroskoa.

Gozozalea naz eta turroia da gehien gustetan jatana, baina turroi biguna. Gabonetan ohikoak diran beste gozoak be asko jaten dodaz, esate baterako, Errege Eguneko
erroskoa.

Asko gustetan jat mariskoa, moeta guztietakoa. Hori aukeratuko neuke, baina, ondoren, laban egindakoak be gustora jaten dodaz, adibidez, bildotsa.

Kroketak eta piper beteak dira nire gogokoenak. Normalean Gabonetan baino ez dodaz jaten eta, horregaitik, Gabon sasoiagaz lotzen horeek jakiok, danok etxean batzen gareneko momentuagaz.

Dana jaten dot gustura: langostinoak, patea, kokotxak, gulak zein bildotsa. Gabonetan parafernalia gehiegi egoten dala uste dodan arren, giro polita sortzen da eta gustora egoten naz familiakoakaz.

Sasoi batean azak, karakolak eta oilo-zopa jaten genduzan geure etxean. Gaur egun, ostera, gauzak asko aldatu dira: artxoa, txipiroiak eta halakoak izaten doguz.

Egun normaletan egoten ez diran gauzak jateko aprobetxetan dodaz Gabonetako bazkari-afariak. Gehien-gehien gustetan jatana artxoa da, eta alboan letxuga orri batzuk, laguntzeko