Zein da zure iritzia Guggenheimen inguruan egindako entzuketa prozesuko lehen ondorioen inguruan?

Joana Larreta

Informazio eta gardentasun faltie dauela berriro geratu da agerixen. Gainera, Busturialdeko gehixengoak proiektuegaz eta ekarri ahal dauenagaz, dekon ez adostazune erakusten da. Proiektuen bideragarritasune berplantiatu beharko leukie, jentiek erantzun dauena kontutan izanda.

Xabat Areitioaurtena

Guggenheimen inguruko entzute prozesu berandu iritsi da eta jendearen partaidetza mugatua izan da. Turismifikazioa kaltegarria da eskualdearentzat, inguru giroarentzat, kulturarentzat, gazteei etxebizitza arazoak eta lan baldintza txarrak dakartzkio. Busturialdeak industria inbertsio handiak behar ditu, lan aukera eta bizitza baldintza hobeak sortzeko.

Ainhoa Uribarri

Turismoaren otsaran arrautza guztiak edo gehienak jartzea ez du ematen idea ona danik. Nire seme-alabentzakokalitatezko enplegu motak nahi dotez eta ez turismoak sortzen dituen lan prekarioak.

Ugaitz Gaztelu

Urdaibai garenetik, herriaren garapena eta ingurumen kontserbazio arteko erlazioa ez daukagu argi. Aurrera pauso bat ematea aberasgarria litzake, eta industria zaharraren transformazio kulturala bide bat izan daiteke, baina ez bakarra. Museoa bai, baina Guggenheim ez. Ekoetxea bai, urdaibai birdcenter bai, balio jartze proiektuak bai, baina beti ere bertokoa errespetatuz, xumeago jokatuz eta ingurumen jasangarriaren eredu izanez

Peru Enbeita

Behin eta berriz errepikatzen dute herritarrek gardentasun falta larria dagoela proiektuaren inguruan. Instituzioek entzuketa prozesuaren bidez biztanleon benetako iritzia jaso nahi badute, guztiz beharrezkoa dugu informazio guztia eskura izatea. Gainera iritzi horren arabera gidatu behar da eskualdea.

Ekain Monje

Entzutea ez da nahikoa: herritarren ahotsa errespetatu behar da. Gardentasunik gabe eta proiektua ezagutu gabe, ezin da benetako parte-hartzerik egon. Ez Muruetan, ez Urdaibain: beste norabide bat behar du eskualdeak.