
Nik ez dot entzute prozesu honetan parte hartu baina aurpegi zuriketa bat iruditu jat azken hilabeteetan gertatutakoa konpontzen saiatzeko. Pozik nago herriaren ahotsa erabakigarri izan dalako.

Nik ez dot entzute prozesu honetan parte hartu baina aurpegi zuriketa bat iruditu jat azken hilabeteetan gertatutakoa konpontzen saiatzeko. Pozik nago herriaren ahotsa erabakigarri izan dalako.

Nik ez nekian entzute prozesu bat egon danik, baina ondo ikusten dot holako gauzak egitea. Halandabe, ez nago pozik Busturialdean Gugenheim-eko asuntoagaz pasau danagaz. Urdaibai erreserba naturala interes politiko eta ekonomikoen gainetik egon behar da.

Nik ez dot entzute prozesuan parte hartu, baina egia esan, ez naz inoz proiektuaren alde egon. Kanpotik ikusita erabakia aldez aurretik hartuta egoala eta parte-hartzea berandu etorrela emoten dau. Orain proiektua atzera bota izana gauza positibotzat hartu daiteke, baina argi dago gizartearen presinoagaitik izan dala, eskualdearen eritxia nahiko argia zalako aspalditik.

Instituzinoek ez dabe hasieratik informazino osoa eta erabakitzeko benetako gaitasuna eskaini. Nire ustez, arazoa ez da museoa bakarrik, baizik eta askotan ezetz esan dauan lurraldeakiko errespetu falta. Etorkizuneko proiektuei begira, entzute-prozesuagaz lehenago hastea ezinbestekotzat jotzen dot, erabakiak hartu aurretik eta alkarrizketa benetakoa izan ahal danean.

Bai, entzute prozesuan parte hartu dot eta uste dot garrantzitsua izan dala, gizartearen presinoak eta persona askoren ekarpenek proiektua geldiarazoten lagundu dabelako. Dana dala, zentzu baten, arpegi zuriketa bat izan dala uste dot.

Askorik ez dot parte hartu, baina bai, jarraitu dot sare sozialetan eta aldizkarietan. Gauza askotan ados egon naz, Urdaibain ez eraikitzearen alde. Ez dot uste erakundeen partetik aurpegi zuriketa bat izan danik, azken finean jente asko kontran egon ezkero holango proiektuak aurrera botatea oso gatxa izaten da eta.