2025a gogorra izan bada, 2026a…

Hamabost egunetan atzerriko estatu batean, hegoameriketan, bahiketa bat ikusi dugu -Maduroren kontua Venezuelan, bai, oso kontu latza eta iluna oso…-, larregiak diren mehatxu asko munduan zeharreko adierazle -Make American great again, Nigeria, Iran…-, klimatologikoki hainbat kontu ibaiak jokoz kanpo, elur gutxi mendietan, haize bolada izaugarriak, olatu benetan txarrak…. , kontu larregi nire aburuz, eta istripu oso larri bat -Cordobako Amaduz-en gertatu izan dena, abiadura handiko bi trenek topo egin dutenean, 40 tik gorako biktimak eragin dutenak-. Laburpen oso laburra da. Apenas 2026ko lehen hiru asteetakoa. Eta jakin badakit epe nahiko laburra izan dela, erraza oso ezer ez kontatzeko. Baina egunero ikusi ohi ditut albistegiak, batez ere jakiteko zer gertatzen den munduan, aktualitatea jarraitzeko. Eta urtarrilaren hogei egunetan gertatu dena nahikoa izan da; ematen du urte berria potente-potente datorrela… Eta jakin dezagun zer gertatuko den datozen hamar hilabeteotan! Baina niretzat, sikiera, nahikoak dira albiste horien ohiartzunak, teruliak edota etor litzekeen edo etorri diren hizkimizkiak. batez ere hildakoez ari garenean, Izan daitezela Espainian, Venezuelan edo Zimbaben. Gorain begoz, diren estatuan direla.

Kazetaria naizen heinean -eta harro, gainera, nahiz eta oso profesio arriskutsua, konplikatua, sakrifikatua eta desoroa den nahiz eta gero eta gehiago maite dudan, larregi-, aktualitatea jarraitu behar dut egunero. Jakin badakit informatua egoteak abantaila asko ematen dituela. Praktiketan nintzenean nire lankide batek esan zidan moduan, kazetariok dena jakin behar dugu, ozeano baten tamainako jakinmina. Eta egiten dut, edo saiatzen naiz, behintzat. Normalean, gaueko ordu txikietan heltzen naizenean, gustoko izaten dut albistegiak ikustea. Egunean zehar, webguneak ikusten ditut, albistegiak, irratiko boletinak, webgunean diren orrialde asko, hamarkada podcast, dozenaka hileko webcastak, newsletter-ak, eta dena delakoak…. Nahiz eta orain nahikoa desentxufatua nagoen, batez ere Busturialdean gertatzen diren kontuegaitik -bada enpresa berririk? Egitasmo berririk?, kontu berririk? bla, bla, bla…-, lanbideak hala exijitzen dit eta, gaur egun, ekonomian girotutako albisteak jarrraitzen ditut, formal-formal. Kontu ekonomikoak eta enpresa handiak, bai. Badakizue, denok jan behar dugu ogibide batez. Eta denok nahi izaten ditugu hainbat gutizi eskutartean izatean: kotxeak ederto baten funtziona dezala, jatekoa edonon egon dadila, erropa berriak, etxebizitza arazo barik pagatzea eta baita beste hainbat faktura… Pikutara doan mundu honetan ziurtasunak nahi ditugu, hori bai. Zorionekoak gu geu!

Baina 2025a gogorra izan baden, 2026a oso-oso potente dator: Voxen igoera estatuko hainbat lekutan -Extremadura, Aragon, Valenciako hauteskundeak izan litezke adibide, baina, ¿Euskal Herrian izan liteke?… joditzen eta haserretzen nauena, bide batez…-, Espainian eta Marokon jokatu behar den Munduko Kopa -zer irudi ikusi ditugun azken egunotan, bada-, izan litezkeen hauteskunde-sorta geldiezina Europan asko dira ikusi beharrekoak, Trump zoroaren igoera Estatu Batuetan poor Rebecca and poor Meredith, by the way” eta Europako egoera ekonomikoaren gainbehera -tragikoa izan litekeen, bide batez, Estatu Batuen eta Txinaren poderioaren hatzaparretan jausiak-… Nahikoa dela uste dut, eta mundo honen ordena zoroa gelditzeko nahikoa motibo direla uste dut, nahiz eta ni ezin izango nitzateke gainbehera hori xahutzeko gai. Bruselako agintariok, egin ezazue zerbait, mesedez.

Kontua da mundua aldrebes dagoela, asko. Ukraniako defentsa geroz eta lausoagoa da. Zer esan Gazan auziari buruz, milaka hildako pilatu ostean, israldarren hatzaparretan. Aurten Groenlandia EE.BB,tako estatua berria izango da? Lehen ziurrak ziren kontuak gaur ziurgabetasun ustelak direla, esan daigun ozenki. ¿Hobera egingo du euskal ekonomiak? ¿Utziko du Trumpek, behingoz, mundua akojonatzeari? ¿Eta Europaren defentsa? ¿Zer? ¿Izango dugu Groenlandia defendatzeko aukerarik?… Exemplu asko dira airean eta nahikoa dira usteak, ezinegonak eta zalantzak, baina oso gutxi ziurtasunak. Aski dira, niretzako nahiko. Nire aburuz, denok behar genituzke ziurtasunak, baina larregi dira ezinegonak. Baina, ondo etorri esan beharko 2026 urte berriari. Hala bada, ondo etorri. Bada, bakoitzat egin dezala berarantzako hobe dena.