Erraldoiaren buztin odoltsuetako oinak

Esanguratsua oso, eta ez da kasualitatea, azken asteotan hedabide gehienen jarrera apalarekin ”Epstein kasuaz”.

Gehienek “kasua” zer dan be ez dakie, zeozer dakienek, oso azaleko orokortasunak dakiez, baina atzean dagoena ikaragarria da.

Urteetan Israeleko zerbitzu sekretuek izugarrizko pederastia sare bat antolatu eta erabili dabe hainbat estatutako (Mendebaldearrak batez be) politikari, pentsalari, arrakastatsu edo famatu oro… xantajatzeko.

Urteetan umeak eta gazteak bahitu dabez munduan zehar, gero orgietan eta jai pribatuetan bortxatzeko. “Epsteinen irla” ospetsu horretan milaka pertsona izan dira grabatuak eta, xantaiaren poderioz, Sionismoak AEB eta EB bere esanetara daukaz. Hortik Gazako genozidioaren inpunitatea, Siriako triskantza basatia, Iranekiko erasoak eta beste hainbeste gertakari, beste era batera ulertezinak zitezkenak.

Epstein ulertzeko, Ghislaine Maxwell ezagutu beharra dago. Bere aita, Robert Maxwell, ez zan prentsako handiki bat bakarrik; Mossadeko “aktibo” garrantzitsu bat zan.
Robert hil eta gero, alabak kontaktuak eta modus operandi-a heredatu ebazan.

Bera izan zan, beraz, Epsteinen kontrolatzailea, lastozko gizon karismatikoa bihurtuz eta tranpa egiten ekian inteligentziako profesionala.
Tandem honek sexua erabiliz “ezti-tranpa” bat diseinatu eban eskala industrialean.
Manhattango beraien etxean eta Little st. James uhartean “Sexuzko Disneyland” bat garatu eben adingabeekin labaingarriak ziren egoeretan, politikariak, printzeak, artistak eta akademikoak grabatzeko.

Ehud Barak, Israelgo lehen ministro ohia eta FDIetako burua izandakoa, bisitari bat zan, baina ez ohiko bisitaria. Barakek Epsteinen jabetzak dozenaka aldiz bisitatu ebazala onartu eban.

Epsteinegaz batera Barakek inbertsio teknologikoetan inbertitu zuen. Zergatik elkartzen da Israelgo komando-buru ohi bat zalantzazko ospea dauan “kudeatzaile” batekin? Epstein eragin-aktiboa zelako: espioia.

Israel etsaiez inguratutako estatu txikia da (sionismoak inposatu ebana), eta AEBetako laguntza militarraren eta diplomatikoaren menpe dago erabat.

Zelan ziurtatzen dozu AEBk NBEn beti zure alde bozkatzea eta 1948tik inposatutako zigorrei inpunitatez uko egitea?

Nola ziurtatzen dozu urtean milaka milioi dolar laguntza militarrean ematen jarraitzea?

Dudarik gabe biltzarkideak, senatariak eta funtsezko presidenteak ondo lotuta izanik.

“Epsteinen kasua” moralki eta “geopolitikoki” salagarria bada, zer esanik guri dagokigunagaz.?

Peter Thiel Epsteinen beste “lagun” bat da, baina desberdina.

Thielek Palantir sortu eban, “dana ikusten dauan begia”. Ez dozu adingabeko bat zure ohean grabatu behar, zu kontrolatua izateko. Palantirrek zure finantzak, zure mugimenduak, zure bilaketak, zure sekretu medikoak ezagutzen dauz.

Hara hortik Epsteinen fasearen bukaera. Xantaia fisikoaren aroaren amaiera da  eta kontrol algoritmikoaren hasieran gagoz. Thielek ez du uharte bat behar: hodeia dauka.

Epsteinen zerrendak ederki frogatzen dau demokrazia liberalaren porrota, burokrata ezgai eta ustelek kudeatutako zonbi Sistema. Uhartera joaten ziren gehienak (Andres printzea, Clinton, Gates…) produktuaren azken erabiltzaileak ziren (sexua/boterea/eragina)

Horregaitik Epsteinen zaborra ateratzea Thielen onerako da. Elite politiko zaharrari zilegitasuna kentzen deutso (Clintondarrak, erregetza, establishment akademikoa…). Beren burua gobernatzeko gai ez diren endekatuak direla erakusten dau.

Thiel, Elon Musk eta beste “teknologiko” batzuk bezala, neorreakzionario da. Mendebaldeko demokrazia egitura korporatibo eraginkor batekin ordezkatzea dabe helburu. Zuzendari Exekutibo (CEO) baten diktadurapeko goi mailako elite kognitibo baten teknokrazia bat.

AEBn gainberaz ari gara etengabe, eta izan bada! Azken salbagailua Silicon Valleyko teknokraten eskutik letorke?

Baina ez ahaztu, azken helburua ez da bakarrik “teknokrazia ezartzea”, egoera sakona pribatizatzea baizik.

Eta bitartean… danok Babian