Osagaiak
> 1,5 kg berdel, garbi eta zati ertainetan moztua
> Irina eta frijitzeko olioa
> 2 tipulin eder, zerrendatan moztuak
> 8 baratxuri ale, osorik
> Erramua, hosto fresko bat
> 10 koilarakada oliba olio
> Koilarakada bat piperrauts gozo
> Koilarakada erdia piperrauts min
> Litro erdia oliba olio birjina
> Litro laurdena sagardo-ozpin
> Litro laurdena ardo zuri
> Gatza
Errezeta
Berdelen kasuan, hoberena dogu zatiak arrain-saltzaileak egitea. Gatza eman, irinetan azaletik pasa eta olio ugarian frijituko dogu berdela. Xiketu eta geroko gordeko dogu.
Kazola handi bat sutan jarri, koilarakada batzuk oliba olio isuri, tipulinak, porrua eta baratxuriak ipini eta, gatz apur bat emon ondoren, su eztian edukiko dogu dena frijitzen, 10 bat minutuan.
Piperrautsa eta erramua gaineratuko doguz ondoren. Nahasi eta oliba-olio birjina, sagardo-ozpin eta ardo zuriaren txanda izango da hurren. Irakin eta beste 5 bat minutuan utziko dogu dena egosten, ozpinak indarra gal dezan. Sua itzali eta epeltzen utziko dogu ondoren eskabetxea. Une horretan kazolaratuko doguz berdel zatiak, lehor ez daitezen. Beste 5 bat minutuan edukiko doguz berdel zatiak su eztian, irakiten utzi gabe. Sutatik atera eta hozten utziko dogu ondoren guztia.
Hoberena dogu dena prestatu eta jakiari gutxienez 12 orduz epeltzen utzi ostean ohore egitea. Berdela behar bezala bustiko da ordurako zuku horretan. Patata egosi batzuk izan daitezke lagungarri ona: eskabetxearen barazki eta zukuarekin onduko doguz gatz apur batekin.