Udako hilabete nagusiak amaituta ere, Klima Abenturak ez dau bere martxa gelditzen. Uztailean eta abuztuan 12.000 lagunek baino gehiagok parte hartu dabe Busturiko ingurumen-parkeak eskainitako esperientzietan. Harrera bikain honen ostean, Urdaibaiko Biosfera Erreserban kokatutako espazio honek ateak zabalik mantenduko dauz iraileko asteburu guztietan, 11:30etik 19:30era.
Egunerokotasunera eta errutinara itzultzeko garaia hurbiltzen ari denez, familian gozatzeko eta jolasaren bidez ingurumena zaintzen ikasteko aukera paregabea eskaintzen jarraitzen dau parkeak.
“Bertoko zaporeak eta kirolak” irailaren 26an
Iraileko eskaintza kultural eta esperientzialaren barruan, hitzordu berezi bat azpimarratu behar da: irailaren 26an, larunbata, “Bertoko zaporeak eta kirolak” jardunaldia ospatuko da.
Egun osoan zehar, adin guztietako publikoari zuzendutako ekimen askotarikoak egongo dira:
-
Bizikletak konpontzeko tailerra.
-
Familian autozaintza jarduera, Zihara Arrasateren eskutik.
-
GastroTeams esperientzia gastronomikoa: jolasen bidez errezeta ezberdinak ikasteko aukera.
-
Hitzaldiak euskal kirolariekin, hainbat diziplinatako esperientziak bertatik bertara ezagutzeko.
Aisialdia, elikadura osasungarria eta kirola uztartzen dituen egitarau honegaz, parkeak bere izaera parte-hartzaileari eusten dio.
Urrian ere, jarraipena
Iraila amaituta ere, programazioak ez dau etenik izango. Urriaren 4an “Itsas Zaporeak” jardunaldia antolatuko da, atuna ardatz hartuta, showcooking, dastaketa eta tailerrekin.
Izen-emateei eta sarrerei buruzko informazio gehiago jasotzeko, bisitatu BBK Klima Abenturaren webgune ofiziala.



