Atzo, urtarrilak 28, egindako Osoko Bilkuran behin betiko onartu da Busturian 2026rako Udal Aurrekontua, 2.371.516, 08 eurotan, hau da, aurreko ekitaldian baino % 8,35 gehiago.
Aurrekontu barriak hobekuntza erreal eta kuantifikagarriak daukoz. Udal-azpiegituren kasuan, 66.033 euro erabiliko dira konponketetarako eta mantenidute-lanetarako, eta horri 67.614,04 euro gehitu behar jakoz kaleak asfaltatzeko eta landa-bideak konpontzeko inbersinoetan, 133.000 euro baino gehiago guztira, udalerriko azpiegituren bide-segurtasuna, irisgarritasuna eta egoera orokorra hobetzeko. Halan, inbersino errealen kapitulua (332.093, 06 €) segurtasun- eta irisgarritasun-ikuspegitik planteetan da. Horrela, 215.000 euro Sakonetako espaloiaren irisgarritasuna hobetzeko bideratuko dira. Espaloian erdi-tentsioko zutoinak eta farolak dagoz, oinezkoen espazioa inbaditzen dabenak eta eguneroko zirkulazinoa zailtzen dabenak, batez be mobikortasun murriztua daukeen pertsonei eta haurtxoen orgak eramaten dabezan familiei.
“Sakonetako espaloia egokitzea funtsezko helburua da, eta inbersino handia eskatzen dau. Horretarako, aurten, beharrezkoa dan aurrekontu-partida erabil daikegu, finantza-kudeaketa onari eta dirulaguntzei esker. Esate baterako, San Kristobal urbanizau zan 2025ean, eta 185.880 €-ko inbersinoa egin behar izan zan. Horreetatik 145.681 € Eusko Jaurlaritzan eta Bizkaiko Foru Aldundian lortu genduzan dirulaguntzekin finantzau doguz. Horrek aukera emon deusku aurrezteko. Horretarako, kreditu-aldaketa bat egin dogu, eta, horregaz batera, gerakin garrantzitsu bat eta dirulaguntza barriak kudeatu doguz 2026an. Horri esker, aurten Sakonetako espaloiaren obrak egitea aurreikusi dogu, eta, holan, udalerriko eremu garrantzitsu batean irisgarritasuna eta bide-segurtasuna hobetuko doguz “, azaldu dau Busturiako alkatea Aitor Aretxagak.
2026ko aurrekontuak, halaber, proiektuak eta inbersinoak islatzen dauz, gobernu-taldeak herritarrekiko dauen entzute aktiboaren hurbileko jarreraren ondorioz. Esate baterako, 67.614 euro erabiliko dira kaleak eta landa-bideak asfaltatzeko; 6.138,16 euro farmazian automatizatutako ate barri bat jartzeko (lokala udalarena da); 10.076 euro herriko landa-bideetan argiztapena hobetzen jarraitzeko; 20.000 euro kalistenia-parkea jartzeko; 6.400 euro udal-makinerian eta 6.000 euro uri-altzarietan eta seinaleetan.
Era berean, 20.000 euro erabiliko dira kalistenia-parkea jartzeko; 67.614 euro kaleak eta landa-bideak asfaltatzeko; 6.138,16 euro farmazian automatizatutako ate barri bat jartzeko (lokala udalarena da); 10.076 euro herriko landa-bideetan argiztapena hobetzen jarraitzeko; 6.400 euro udal-makinerian eta 6.000 euro uri-altzarietan eta seinaleetan.
HAPO barria, jasangarritasuna eta gizarte-kohesinoa
Udaleko urigintza-plangintza barriaren idazketa izapidetzen hastea 2026ko aurrekontuetan islatzen da, 55.811 euroko partida bategaz, eta pausu garrantzitsua da Busturiko etorkizuneko garapena antolatzeko, erizpide teknikoekaz, segurtasun juridikoarekaz eta epe luzerako ikuspegiagaz. “Busturiko Udalaren anbizioa, udalaren ibilbide-orri ekonomikoa planteatzerakoan, anbizio arduratsua da, zorroztasunez eta bermakaz planifikatua egoera ekonomiko onbideratua finkatzeko, Eta aurrera pausuak emotea”, argitu dau Aitor Aretxaga alkateak.
2026ko aurrekontuak aurrera egiten dau eraginkortasun energetikoan eta jasangarritasunean be. Izan be, Osoko Bilkuran bertan, Udalak bat egin dau Klima eta Energiaren aldeko Alkateen Europako Itunagaz, eta 2026ko aurrekontuak udaleko Energia Plana idazten jarraitzea aurreikusten dau, “Energiaren arloko etorkizuneko jarduketak modu ordenauan planifikatzeko funtsezko tresna baita”.
Gizarte-kohesinoaren aldeko apustu garbia eginez, udalaren aurrekontuak 80.000 euro bideratuko dauz Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatera, “Gehien behar daben pertsonei arreta emotea lehentasuna dalako. Mankomunitatearen bidez, gizarte-arretako oinarrizko zerbitzuak bermatzen dira, eta, bestela, gurea lako udal txiker batek ezingo leuke kalidade eta eraginkortasun beragaz emon “.
Gainera, 7.000 euro baino gehiago bideratuko dira Behargintzara, enpleoa, lan-orientazinoa, lanbakoei laguntzea eta tokiko ehun ekonomikoa babesteko.
2026ko aurrekontuan partida nabarmen bat sartu da herriko Euskara Planerako (30.990 €), geure hizkuntzaren aldeko baliabide eta politika aktiboak bultzatzeko, eta 7.873 euro UEMAri, euskeraren alde batera lan egiteko. Kultura susteteari eta “herri gisa dogun nortasuna indartzeari dagokienez, gure bizikidetza batzen eta aberasten gaituen tradizinoak bultzatuz”, 117.330 € erabiliko dira jarduera soziokulturaletarako eta jai-jardueretarako. “Ildo beretik, balio demokratiko eta sozialak indartzen dabezan politikak babesten doguz, eta 20.000 euro erabiliko doguz bardintasunaren aldeko jardueretarako, eta 20.000 euro memoria historikorako, horreek oinarrizkoak baitira gizarte justuago eta kohesinonatuago bat eraikitzeko”.





