Abuztuan be odola emoteko aukerea egongo da Gernika-Lumon

Uda garaian oporrak, hondartzea eta atsedenaldia izaten doguz buruan, baina ospitaletan ez dabe etenik egiten eta odol erreserbak mantentzea beharrezkoa da. Horregaitik, Euskadiko Odol Emaileen Elkarteak autobusa hurbilduko dau Gernika-Lumora abuztuan zehar, herritarrei emoteko aukerea errazteko zein herrian bertan doako keinua egiteko.

Horrela, abuztuko lehenengo bi astelehenetan ipiniko dabe autobusa, goizez zein arratsaldez, herritar guztiengana heltzeko asmoz.

Non eta noiz emon ahal da odola?

Autobusa betiko lekuan egongo da kokatuta, Artekalea eta Foru plaza arteko inguruan, eta ordutegi zabala eskainiko dau goiz zein arratsalde hurbildu nahi dauenarentzat:

  • Abuztuak 3, astelehena:

    • Goizez: 09:30etik 14:00era

    • Arratsaldez: 16:30etik 20:45era

  • Abuztuak 10, astelehena:

    • Goizez: 09:30etik 14:00era

    • Arratsaldez: 16:30etik 20:45era