40 kiloko zapoa Bermeoko Cannon erretegian

Bermeo gaur albistea izan da ere Cannon erretegi bermeotar tradizionalak bere azken erosketa bezeroekin partekatu nahi izan dauelako: Bermeoko Caraba ontziak arrantzatutako 40 kiloko zapoa.
Pieza hau Cannon erretegian gozatu ahal izango da. “Beti funtzionalenak ez diren arren, horrelako piezak hartzea gustatzen jaku, naturaren handikeriaz ohartzeko. Joan den astean ia 30 kiloko beste bat harrapatu genduen “, azaldu dau lokalaren jabeak, Jose Manuel Pereirak.

Hori lortu ondoren, Pereirak arraina garbitu eban -piela kenduta-, eta lehortzen utzi eban zatitu aurretik. Burua, bere tamainagatik harrigarria, lagunekin dastatuko da, eta gainerakoetatik 300 gramoko 25 unitate inguru lortuko dira. Piezak 400 euro baino gehiagoko kostua euki eban.