Bermeoko Jose Antonio Erauzkin enparantzako jolaslekua berriro zabalik dago

Bermeoko ume zein familiek barriro be erabili ahal dabe Jose Antonio Erauzkin Artike enparantzako jolaslekua. Lurzorua berritzeko lanak guztiz amaitu dira, eta espazioa prest dago berriro be leku seguru zein egokian gozatzeko.

Azken asteotan egindako lanei esker, segurtasuna eta erosotasuna nabarmen hobetu dira eremuan. Material barriagaz estalitako lurzoruak haurren jolasak seguruagoak izatea bermatzen dau, balizko erortzeak goxatuz eta parkearen itxura erabat berriztatuz.

Gaurtik aurrera, normaltasun osoz erabili daiteke gunea. Udalerriko familien topagune garrantzitsua da Artike inguruko parke hau, eta egindako lanakaz herriko azpiegitura publikoak zaintzeko eta hobetzeko konpromisoa sendotu da.