Bermeoko Udalaren Musika Eskolak berriro jarriko dau martxan ‘Gu musiketan’ ikastaroa, ‘Nagusiak bizitasunez bizitzen’ udal programaren barruan. Helburua argia da: adineko herritarrei musika bidezko esperientzia aktibo, dibertigarri eta osasuntsua eskaintzea.
Ekimena 65 urtetik gorako bermeotarrei zuzenduta dago eta saioetan kanta, erritmoa, memoria eta mugimendua uztartuko dira, adinekoen burua eta gorputza modu atsegin baten aktibatzeko asmoz. Eta ez da beharrezkoa musika ezagutza eukitzea. Hemen garrantzitsuena ez da solfeoa jakitea, musika sentitzea eta talde-esperientziaz gozatzea baino.
Noiz, non eta nola eman izena?
-
Egunak eta ordua: Saioak astean behin izango dira, eguenetan, 12:30etik 13:30era.
-
Lekua: Bermeoko Musika Eskola.
-
Izena emoteko epea: Irailaren 30era arte egongo da zabalik.
Izena emoteko bi bide dagoz:
-
Musika Eskolan bertan edo 94 617 91 56 telefonora deituz.
-
Gizarte Ongizatean, 675 916 856 telefonora dei eginez (harremanetarako pertsona: Iraide).
Leku mugatuak eta zozketa
Tailerrak gehienez 22 leku izango dauz. Eskaera gehiago egongo ezkero, zozketa urriaren 2an (barikua) egingo da, 11:00etan, Musika Eskolan bertan.
Berdintasuna eta zehatzezko zainketa bermatzeko, lekuen bi herena 75 urtetik gorakoentzat gorde dira, eta gainerako lekuak 65 eta 74 urte bitarteko herritarrentzat izango dira.
Ekimen honen bidez, Bermeoko Udalak barriro erakusten dau gure nagusien osasuna eta ongizateagaz daukan konpromisoa, musikea erabiliz topagune eta parte-hartze sozialerako tresna paregabe modura.



