Busturialdeko biztanleriak behera egin dau, izan be, 1986. urtean, 46.077 biztanle zituan eta 2019. urtean, barriz, 45.877 hain zuzen be. Ganera, langabetuak bizkoiztu egin dira lanbide-talde guztietan. Beraz, bertoko lanari eusteko hainbat egitasmo sortu situe; esaterako, Barrutialde Lanbide Heziketako komunidadeak Busturialdean Ikasi, Lan eta Bizi!. Horren harira, Bilboko Udalak Lehen Lan-Esperientzia izeneko programea atondu dau.
Busturialdea Bizkaiko iparraldean eta erdialdean dagoan eskualdea da. Udalerri nagusiak, Bermeo eta Gernika dira. Geografikoki, Urdaibai eremuagaz egiten dau bat. Bizkaiko lurraldearen % 12,7 hartzen dau.
Ondoko herri honeek osotzen dabe eskualdea: Ajangiz, Arratz, Bermeo, Busturia, Ea, Elantxobe, Ereño, Errigoiti, Forua, Gautegiz Arteaga, Gernika-Lumo, Ibarrangelu, Kortezubi, Mendata, Morga, Mundaka, Murueta, Muxika, Nabarniz eta Sukarrieta.
Datuen arabera, Busturialdeko biztanleriak behera egin dau. Izan be, 1986. urtean, 46.077 biztanle zituan eta 2019. urtean, barriz, 45.877. Bizkaian be, biztanleriak behera egin dau, ia 11.000 biztanle gitxiago tarte horretan. Hori bai, Euskal Herriko datuei erreparatuz, 100.000 biztanle gehiago dagoz orain dala 40 urte baino.
Komunikazino-ibilbide nagusietatik urrun dagoan lurraldea da eta biztanle gitxiko udalerrietan sakabanatua dago (gehienak 1.000 biztanle baino gitxiago ditue). Beraz, haren garapen ekonomikoak, uribururako distantziak eta garraio publikoak ez dabe biztanle barrien fluxua bultzetan; Durango, Amorebieta-Etxano edo Mungiak egiten daben legez.
Gernika-Lumo eta Mungia udalerriek izan ezik, ganerako herriek biztanleriari eusten deutsee. Izan be, auzotar barriak etorri ez arren, Busturialdearen izaera idilikoak bertakoak lurraldean finkatzen ditu. Esaterako, Bermeoko bizilagunen kezka nagusien artean, langabezia dago, garbitasuna eta aparkalekuekaz batera (Udalak egindako kale inkesten emoitzen arabera).
Euskerari jagokonez, euskaldunen kopurua altua da, 73,5 hain zuzen be, Euskal Herrikoa % 42,5ekoa soilik. Bermeon adibidez, herrigune garrantzitsuetako batean, euskaldunen kopurua % 73koa da: hori bai, erabilera oso apala dauka, % 36.
Datuei jagokonez, ondoko honeek dira Lanbidek kaleratu dituan estadistika eguneratuenak:
1. Langabeak sexuaren eta adin-tartearen arabera.
– Sexuaren arabera datuak antzerakoak dira. Hori bai, adinean erreparetan dogunean, ondokoak dira emoitzak: 25 urte beherakoak, 137 dagoz langabezian; 25 eta 35 urte bitartean, 143; 36 eta 45 urte bitartean, 180; eta, 46 urtetik 60ra, 200 baino gehiago .
– Bizkaiari jagokonez, 25 urte beherakoetan, ia 3000 dagoz langabezian. Horren ostean, datuak antzerakoak dira Busturialdekoekaz konparauaz. Euskadin, barriz, datuak antzerakoak dira.
– Datu horreek ikusita, garbi ikusten da Busturialdeko gazteak lan egiten dabela. Hori bai, datuek ez dabe zehazten eruren udalerrietan edo horreetatik kanpo egiten daben.
2. Langabetuak, lanbide-talde handien arabera.
– Ondoko honeek dira zerrendan dagozan lanbide-talde kaltetuenak Busturialean: kualifikazinorik bako langileak (648); zerbitzuetako langileak (482); teknikariak eta zientifikoak (2338); eta, teknikariak eta laguntza-irakasleak (223).
– 2023ko datuak alderatuz, datuak antzerakoak dira; kualifikazinorik bako langileen kasuan langabeak gora egin dabe, baita zerbitzuetako langileak be.
3. Langabetuak jarduera ekonomikoaren arabera.
– Jarduera ekonomikoaren arabera sailkatzen doguzenean, zerrenda luzea. Hainbat jardueretan dagoz arazoak: teknikariak eta administrariak (456); merkataritza eta ostalaritza (406); industria (272); aurretik langabetuak (247); eta, zerbitzu publikoak eta osasuna (239).
4. Langabetuak maila akademikoen arabera.
– Maila akademikoa aztertzean, langabetu gehien daukana Lanbide Heziketako ikasleak dira, 474 hain zuzen be. Ondoko honeek dira hurrengo kaltetuenak: egiaztirik bako lehen mailakoak (455); derrigorrezko bigarren hezkuntzakoak (412); eta, eskola graduatuak (261).
– Aitatzekoa da baita, goi-mailako heziketako ziklokoek (191) datu eskasagoak daukiezala erdi-mailako heziketa zikloko ikasleek baino (60).
5. Langabezia-indizearen bilakaera.
– 2023 eta 2024 konparatu ezkero, gizonen eta emakumeen arteko desbardintasuna nabaria da, izan be, emakumeen datuak apalagoak dira.
Gaur egungo datuak ikusita, azken hamarkada bietako estadistikak konsultauko doguz:
– 2024ko langabezia esatistiska 8,9 puntutan jarten dau Lanbidek. Orain dala 20 urteko indizea % 5,6koa zan, beraz, nabarmen egin dau gora. Egia da krisi hasieran eta horrek iraun eban bitartean langabetu kopuruak gora egin ebala, baina hori amaitu ostean, ez dira orain dala 20 urteko datuak berreskuratu.
– Emakumeen eta gizonen arteko langabezia datuak antzekoak dira. Halanda ze, emakume lanbako gehiago dagoz beti.
– Ikasketa mailei jagokonez, 2004. urtetik orain arte gehien igo dabenak honeek dira: Lehen Mailako Ikasketak, 33 pertsonetatik 455era; eta, Lanbide Heziketa, 104 personetatik 474ra. Nabarmentzeko da goi-mailako ikasketak daukiezan langabetuak 20 urte horreetan bizkoiztu egin dirala.
– Langabetuak bizkoiztu egin dira lanbide-talde guztietan; makineriako operadoreak eta administrariak izan ezik.
Ikasi, Lan eta Bizi!
Barrutialde Lanbide Heziketako komunidadeak Ikasi, Lan eta Bizi! egitasmoa sortu dau. Eta eskualdean industria lanpostuen gabezia dagoala adierazo nahi dabe. Horreezaz gan, postu gehiago sortuko dituan prozesua martxan jarri behar dala nabarmendu dabe: industria inbersinoak behar doguz: garbia, eskualdea errespetetan dauana.
Horren arira, Barrutialde Lanbide Heziketak, sare sozialen bitartez, eskualdeko lan eskaintzak partekatzen ditu. Helburuetako bat da: 10 urtetan 2.000 lanpostu teknologiko sortzea.
Beraz, ikasle eta irakasle komunidadeak, ondokoa aldarrikatzen dabe: lanpostu industrialak behar doguz. Busturialdean, industria lanpostu asko galdu dira eta oraindino, gehiago galtzen gagoz. Gure ikasleek be argi daukie Busturialdean industria inbersino handia egin behar dala, etorkizuna bertan izateko. Horretarako, Busturialdean Ikasi, Lan eta Bizi! leloa sortu dabe.
Lanbide Heziketak aitatzen dauanez, arazoetako bat ikasleen praktikak legedi barrira egokitzea da; izan be, ikasle kopuru altua eta industria produkzino eskasak, ez dau erreza egiten alkarlana. Halanda ze, ikasleek lehen eta bigarren mailan egin behar ditue enpresako praktikak, lehenago bigarren urtera soilik mugatua egoana. Beraz, lehen aitatu dan lez, ikasleek inguruko lurralde edota eremuetara eroan behar izaten dabe, besteak beste, Mungiara, Zornotzara edo Durangaldera.
Eskualdetik harago eroateak, kalte ugari sorrarazten deutsee gazteei eta komunidadeari; kontuan izan behar da ikasleen % 92ak ez daukala gidabaimenik. Halanda ze, garraio publikoa erabiltera behartuta dagoz. Ondorioz, lanera iristeko zailtasunak, erosotasuna eta gastuari aurre egiteko zailtasunak sortuz.
Ikasleen arabera, Barrutialde Lanbide Hezkitan ikastearen arrazoietako bat, eskualdean formakuntzea jasoteaz gan, bertan lan egitea da, gaur egun, oso gatxa bihurtu dana, izan be, bertoko enpresa ugarik produkzinoa kanpora eroan dabe. Pabiloi eta instalazino barriak eraikitzeko dagozen arazoak kontuan hartuta, ulergarria egiten jaku kasu batzuetan egoerea.
Helburuetako bat da, lehen aitatu lez, hamar urtetan 2.000 lanpostu sortzea. Horretarako, gatxa izan arren, konponbidea planteau dabe: Produkzino industrialean inbersino ekonomiko sendotzea, lanpostu gehiago sortzeko. Horretarako, industriaguneak eraldatzea eta egungo beharretera moldatzea beharrezkoa da. Barrutialde LHtik lanean segiduteko prest dagoz, baina, zoritxarrez, eskolak daukan lan poltsan langabezia tasa handia izaten jarraiten dau.
Bilboko kasua
Bilboko Udalak Lehen Lan-Esperientzia izeneko programa jarri dau martxan zemendi honetan.
Erdi-mailako edo goi-mailako titulazinoa daben 30 urtetik beherako gazteei zuzenduta dago; halanda ze, orain dala hiru urte baino gitxiago amaitu dabenei.
Enplegu Planak 505 lanpostu barri sortuko ditu guztira: 404 lanpostu Enpleguaren Plan Arruntekoak dira eta horreetatik 246 tokiko enpresa pribatuek Eusko Jaurlaritzak/Lanbidek eta Bilboko Udalak emoten dituen laguntzinoekaz egindako kontratazinoak dira, eta 158 Bilboko Udalak, udal-arloek edo erakundeek erabilgarritasun edo interes publikoko jardueretarako egindako kontratazinoak dira.
Beraz, hango gazteak eskualdean geratuko dira ekonomia sustatzen, justu, Busturialdeko ikasleek eurentzat nahi daben moduan.
Kontuak kontu, Barrutialde Lanbide Hezkiteakoek industrializazinoaren motorra izan nahi dabe, horretarako, aitatu dabenez, aurrerago gauzatuko dan berbalagun lan taldea sortzea erabagi dabe.





