Janaria banatu eta beharrizan desbardinak daukiezan personei laguntzea da proiektuaren helburua

OLATE ARRARTE (Allende Salazar) eta GOIZANE BILBAO (Gurutze Gorria)

Elkarlana, ahulduenei laguntza eskaintzea, enpatia edota ekonomia zirkularra dira Busturialdea berezi egiten daben balioetako batzuk. Ezaugarri horreek danok batzen ditu, hain zuzen be, proiektu honek. Izan be, eskualdeko alkarte desbardinek bultzatuta, zaurgarritasun egoeran dagozan Busturialdeko 15 laguni egunero emoten jake bazkaltzen.

Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadeak, Maierrek, Etorkintzak edo Juan Kaltzada egoitzak osatzen daben taldean, berebiziko garrantzia daukie Allende Salazarrek eta Gurutze Gorriak, eta bertako or-dezkari bik azalduko deuskue proiektuak zertan datzan. Allende Salazarreko Guraso Elkarteko jantoki arduradun Olate Arrarte eta Gurutze Gorriko gizarte langile Goizane Bilbaok eskaini dabez zehaztasun guztiak, alkarrizketa formatuan.

Zertan datza proiektu honek?

Goizane Bilbao: Astelehenetik barikura, Allenden sobran dagoan janaria batu eta Gurutze Gorriko furgonetan sartzen ditu gure langileetako batek. Pertsona hori ardu-ratzen da zehaztuta daukagun laguntza-ibilpidea egiteaz, eta gure zerbitzua eskain-tzen deutsegun hamabost pertsonei egune-ko bazkaria eroateaz. Etxez-etxe eta bana-banan bisitetan doguz gure hamabost lagunak, bakotxari behar dauan denpora eta arreta eskainita.

Zelango bidea egiten dau bazkariak Allende Salazarretik urten eta etxeetara heltzen dan arte arte?

Olate Arrarte: Eskola baten gagozanez, umeen beharrizanetara eta bizitzeko moduetara moldatu behar izaten gara. Horri lotuta, askotan ez dogu jakiten zenbat ume faltako diren egun bakotxean, eta badaezpada, behar dana baino jateko gehiago sukaldatzen dogu. 2017an, egoera aztertuta, gitxienez 20 errazino sobretan zirela ikusi gendun, eta proiektu hau martxan jarteko ideia bururatu jaken orduko Guraso Elkarteko arduradunei. Kalidadezko janaria izateaz gain, ekologikoa eta bertakoa dan produktuakaz egiten dogu lan, eta horrek zaztarretan ezin dauala amaitu defendatzen dogu.

Elikatzen laguntzeaz gain, babesa be eskaintzen deutsazue?

G.B.: Hori da zerbitzu horren ezaugarri berezienetako bat. Euren etxeetara heltzean, egun ona eskaini, eta eurekaz berbetan geratzen gara. Egunero ikusten doguzan pertsonak direnez, harremana sortua daukagu, eta euren beharretara moldatzen ahalegintzen gara. Jatekoaz harago doan proiektua da, izan be, gehienetan bakarrik bizi diren pertsonak dira, eta jarraipena egiten dogu.

Busturialdeko erakunde desbardinen arteko alkarlana dala nabarmentzen dozue. Zeintzuk parte hartzen dozue?

G.B.: Gurutze Gorriaz eta Allende Salazar Herri Eskolaz gain, Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadeak, Etorkintzak, Juan Kaltzadak Egoitzak eta Maierrek parte hartzen dabe. Allende Salazar janaria eroateaz arduratzen dan moduan, Gurutze Gorriak hori banatzeko erantzukizuna dau-ka. Mankomunidadearen kasuan, laguntza jasoko daben personak identifiketeaz gane-ra, horreen jarraipena egiten laguntzen dau, eta behar dan laguntza eskaintzeko prest egoten dira bertako langileak. Allende Salazarrek astelehenetik barikura baino ez dabenez funtzionetan, Etorkintzak edota Juan Kaltzadak Egoitzak eskaintzen dabe janaria ganerako egunetan. Maierren kasu-an, proiektu hau aurrera atarateko behar diren baliabideak ordaintzeaz arduratzen da.

Non dago ideia honen jatorria?

G.B.: 2017an jaio zan ideia bat izan zan. Hain zuzen be, Allende Salazarreko Guraso Elkartetik heldu jakun proposamen bat izan zan;, eta inongo dudarik barik alkarlanean hasi ginen. Behar genduzan bidelagun guztiak batu, eta forma emoten hasi ginen. Guraso Alkarteak urte horretan jarri eban jantoki eredu barria martxan, eta kalidade horretako bazkaria zaztarretara ezin zala bota aldarrikatzen eben. Holan hasi zan dana.

Zein kudeaketa egin behar izan ziren?

O.A.: Eusko Jaurlaritzako departamentuagaz adostu behar izan zan. Baimen hori jasota, eskualde mailan martxan jarteko behar ziren bidelagunen bila jarri ziren Guraso Alkarteko ordezkariak, eta Gizarte Zerbitzuen Manko-munidadera jo eben jarraian. Ideia aurrera eroateko baiezkoa jaso, eta beharrizan zehatz horreek eukiezan profilak identifiketara pasa ziren.

Identifikazino lan hori erreza izan zan?

O.A.: Kontu handiagaz egiten daben lana izaten da. Beharrizan zehatzak daukiezan herritarrak dira guztiak, eta gehienak, adin nagusikoak izateaz gain, janaria prestetako zailtasunak daukiezenak dira. Inoiz familiaren bat egon bada be, gaur egun norbana-koek osatzen dabe lagunduen zerrendea.

Zehaztasunetan sartu barik, zein ezaugarri daukiez laguntzen dozuezan hamabost pertsona horreek?

G.B.: Busturialdeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunidadearen esku geratzen da pertsona horreen hautaketa. Dana dala, badagoz derrigorrez bete behar diren ezaugarri batzuk: zaurgarritasun egoeran dagozan pertsonak izan behar dira, hau da, euren bazkaria gai ez izatea da baltzintza nagusietako bat. Mankomunidadearen partetik oso ondo egiten dan aukeraketa izaten da.

Hamabost lagun horreek elikatzearen garrantzia aldarrikatzen dozue. Zelango garrantzia emoten deutsazue kalidadezko produktuekaz laguntzeari?

O.A.: Onurak baino ez ditu eskaintzen gure jantoki ereduak, eta ondorioz, gure janariaren kontsumitzaile horreek be jasoten dabez abantaila horreek. Kilometro 0ko produktuak izateaz gain, jaki ekologikoak eskaintzen doguz Allende Salazarreko jantokian. Ekologikoak ez diren gitxi horreen kasuan, enpresa txikiak izaten dira, eta ondorioz, ez daukie zerikusirik esplotazinoan oinarritutako enpresek eskaintzen dabezan produktuekaz. Kalidadezko produktuak dira, produktu kimikorik eztaukienak edota oso gitxi daukiezanak. Horrezaz ganera, gure ereduagaz inguruko baserritar eta enpresa txikiei laguntzea be lortzen dogu.

Zein helbururi erantzuten deutso proiektu honek?

G.B.: Janaria atxakitzat hartuta, beharrizan bat baino gehiago daukiezan pertsona ho-rreeri zerbitzua eskaintzea da proiektuaren helburu nagusia. Eta horrezaz ganera, beste batzuk be bilatzen dira, esaterako, zaztarretara janaririk ez botatea.

Zer eskatzen deutsazue zuen langileari?

G.B.: Astelehenetik barikura egunean hiru orduz lan egiten dauan lankidea da. Gizarte zerbitzuakaz lotutako ikasketak izatea baino ez gendun eskatzen, azken finean pertsona horreekaz tratetan jakin behar dauan pertsona bat izan behar dalako gure ordezkaria.

Asteburu eta jaiegunetan nor arduratzen da banaketa egiteaz?

G.B.: Gurutze Gorriko bolondresak ardura-tzen dira egun horreetan ibilpidea egiteaz. Horrez gain, gure bolondres sarea arduratzen da laguntzen ditugun pertsona horreeri jarraipena egiteaz. Telefono deiak egiten jakez eta, aurrez aurre emoten jaken laguntzaz gain, beste bide batzuen bidez zaintzeko modu bat dala sinisten dogu.

Zenbat pertsonak osatzen dabe bolondres sare hori?

G.B.: Ez dugu zenbaki bat emoteko ahalmenik, izan be, bolondresak dira Gurutze Gorriaren adar garrantzitsuena, eta eurek laguntzen deuskue gure proiektuak aurrera eroaten. Bolondres bakotxak aukeratzen dau Gurutze Gorriko zein proiektutan lagundu nahi daben. Arlo sozialetan trebetasuna daukan pertsona dala ikusten badugu, proiektu honetan sartzera animetan dogu. Beti be, aukeratzen doguzan pertsonak behar besteko gaitasunak daukiezala segurtatuta. Laguntzeko erakusten daben gogoak egiten ditu bolondresak horren berezi. Lagundu nahi dauan edonor gure Gernika-Lumoko egoitzatik pasatzera gonbidatzen dogu.

Zein da zure lana prozesu horretan?

O.A.: Nire lan ibilbidea dala eta, betidanik izan dot hurbileko harremana baserritarrakaz. Nekazaritza sektoretik oso hurbil egon dan profesionala naz, eta oso ondo ezagutzen dodaz ekoizteko moduak zeintzuk diren. Guk baserritar talde bategaz egiten dogu lan, eta menuak prestetan dodazane-an, talde horri azaltzen deutsadaz nire beha-rrizanak. Horren arabera ekartzen deuskuez produktu batzuk edo beste batzuk, beti be sasoiko jakiak bermatuta.

Zelan bermatzen dozu janari freskoa eskaintzea?

O.A.: Produktuen arabera izaten da, eta ka-suan kasukoa dan arren, orokorrean azalduko dodaz. Arraina jan behar dugun egunean bertan heltzen da eskolara, eta modu horretara ez da hozkailutik pasetan. Arrautza eta antzerako produktuak egun bat aurretik, edo asko jota bi egun arinago heltzen dira. Ortuarien kasuan be behar dogun egunean heltzen dira. Frutagaz izaten dogu arazo gehien. Gure erronka handiena frutagaz daukagula esan daiteke. Eskualdeko ezaugarriak direla eta, ez dogu ez behar dugun produkzinorik ezta aniztasunik be. Banatzaile baten bidez egiten dogu, baina ez doguz kopuru handiak pilatzen; astero ekarten dogu fruta desbardina.

TotalEnergies enpresak proiektuan lagunduko dauala iragarri dozue orain gitxi. Zelan parte hartuko dabe?

G.B.: Alkarlanetik sortu dan truke bat da TotalEnergiesegaz adostutakoa. Espainiar Estatuko proiektu guztien artean, gurea hautatu dabe gabonetako euren iragarkian agertzeko, eta trukean, auto elektriko bat oparituko deuskue. Auto horri esker, ingurugiroagaz daukagun konpromisoa erabat berrestuko dogula uste dogu. Izan be, janaria aprobetxatuz, hori tupper berrerabilga-rrietan banatuz, eta auto elektrikoan banatuz, zirkulua zarratzen dala sentitzen dogu.

Proiektu honen bitartez eskolako balioak transmitiduten direla sentitzen dozu?

O.A.: Inungo dudarik barik. Eskola honek marketan daben desbardintasuna islatzen dogu. Eta arlo pedagogikoan hasita daukaguzan desbardintasunen beste adibide bat baino ez da. Jateaz gain, beste gauza asko ikasten dira jantokian: egoten, erremintak erabiltzen, jakiak ezagutzen…. Eredu bat gara jantoki mailan, eta banaketa proiektu hau horren adibide garbia da. Gauzak ondo egitea posible da!.

Umeak pozik dagoz eredu horregaz?

O.A.: Allende Salazarreko ume gehienek itzel jaten dabe. Jakin badakigu sarritan gatxa izaten dala, eta umeek beste gauza batzuk eskatzen dabezala, baina polita da zein ondo jaten daben ikustea, eta gurasoak eta eskolak indarrak batuz, beste bide bat posible dala ikusi dogu.

 


 

ALLENDE SALAZARKO JANTOKI EREDUA

Jantoki eredu hau aurrera eroateko, ikasturte bakotxean 230.000 euro gastetan dauz Guraso Alkarteak. Diru hori, Busturialdeko ekoizle desbardinengana iristen da, hein handi batean. Holan, 8 ikasturtetan 1,8 milioi euro banandu dabez ekoizle desbardinen artean.

Besteak beste, balio eta helburu horreen baitan ardazten da Allende Salazarreko Jantoki Eredua. Izan be, 2014an hasi eben gaur egun eskaintzen daben goi-mailako eredu horretara eroan dituen bidea.

Urte hartan, eskolako komunidadeak batzorde bat sortu eban. Aipatu batzordearen helburua umeen jateko ohiturak aldatzea zan, eta hamaiketakoan irensten ebena eraldatzetik, jantoki eredu osoa birmoldatzera pasau dira.

Ganera, behar espezifikoak daukiezan 75 ume daukiez gaur egun, eta horreetara moldatzen dabez menuak. Behar horreeri erantzuteko, Guraso Alkarteak kontratautako pertsonak ume horreei moldatutako menu bereziak osatzen dauz, guztira 20 menu berezi eskainiz