Urtarrilaren 21ean egingo da aurtengo lehenengo Familia Eskola Bermeon

Bermeoko Udalak, Adikzioen Prebentzio Zerbitzuaren bitartez, udalerriko familia guztiei zuzendutako prestakuntza proposamen zabala prestatu dau 2025-2026 ikasturterako. Programazioak nerabezaroarekin lotutako hainbat erronka lantzea dauka helburu, familiei egunerokoan lagungarri izango diren tresnak eskainiz.

2026ko lehenengo saioa datorren astean izango da, urtarrilaren 21ean. Otsailean, berriz, bi saio egongo dira aukeran; horietako bat azaroan bertan behera geratu zen hitzordua ordezkatzeko izango da, otsailaren 5ean.

Honek izango dira hurrengo saioak:

Urtarrilak 21. Familiak aro digitalean: teoriatik praktikara
Lekua: Sagrado Corazon Ikastetxea, 17:30ean
Otsailak 5. Gure nerabeen bidelagunak. Zelan ulertu gure seme-alabak?
Lekua: Eleizalde Ikastolan, 17:30ean
Otsailak 18. Gure nerabeen lehen kontsumoak. Zelan landu familian?
Lekua: Bermeo Institutuan, 17:30ean
Martxoak 18. Positiboan hezteak mugarik ez jartzea dakar?
Tokia: San Frantzisko Herri Eskolan, 17:30ean

Udalerriko ikastetxeen laguntzari esker, saioak bertako instalazioetan egingo dira, interesa daukien familia guztiei sarbidea erraztuz.

Izen-ematea

Parte hartu nahi dabenek izena eman ahal izango dabe saio bakoitzaren informazio kartelan agertzen den QR kodearen bidez. Saioak egiteko, gitxienez, 4 pertsona egon beharko dira izena emonda, eta, gehienez, 30 parte-hartzaile onartuko dira. Saioak dohainik dira.

Informazio gehiago:
Telefonoak: 675 025 018 edo 94 617 91 58
Helbide elektronikoa: bermeoprebentzioa@etorkintza.org
Aurrez aurreko arreta: martitzenetan, eguaztenetan eta eguenetan, 09:00etatik 14:00etara.