Gernika-Lumoko ‘Laguna’ txartela lortzeko eta berritzeko epea zabalik

Gernika-Lumoko Kultur Etxeak urte berrirako “Laguna” txartela erostea proposatzen dausku, kultura sustatzeko helburuarekin.
Txartel horrek urteko iraupena du, eta aukera emoten dau bertan antolatzen diren kultur ekitaldi eta ikuskizunetara joateko, abantaila ekonomikoekin. Txartela daukien edo egin nahi daben pertsonentzat, berritzeko epea zabalik dago abenduaren 31ra arte.
“Laguna” txartelak 45 euroko kostua dauka urtean, eta 40 euro familiako abonu gisa. Horren truke, % 25eko deskontua izango dabe Lizeo Antzokian eta Elai Alai aretoan programatutako ekitaldi guztietan.
Horrez gain, txartelak bi sarrera doan eskaintzen dauz aurten programatzen diren ikuskizunetarako eta beste sei filma ikusteko. Bestalde, txartelaren jabe direnek % 25eko deskontua izango dabe Sareari atxikitako Euskadiko gainerako antzoki publikoetan sartzeko.
Kontutan izan bonua erosi nahi dabenek beharrezko dokumentazioa bete ahal izango dabela Kultur Etxean edo webgunean. Izena eman ondoren, ordainketa online egin ahal da kultur atarian edo Kultur Etxean bertan.
Informazio gehiago nahi izanez gero, jarri harremanetan Kultur Etxearekin 94 627 02 01 telefonoan edo kultur-etxea@gernika-lumo.eus helbide elektronikoan.