Stranger Things telesaila izango da Gernika-Lumoko inauterien gaia

Otsailaren 13tik 17ra ospatuko dau Gernika-Lumok inauterietako edizio tematikoa, 80. hamarkadeko estetika eta Stranger Things telesaila ezagunaren unibertsoa uztartuz.

Otsailaren 12tik aurrera hiribildua jai-agertoki handi bihurtuko da, eta bertan mozorroak, musika eta ikuskizunak, bai serie ikonikoa, bai herri-kulturan arrasto sakona utzi eban hamarkada omenduko da. Sei egunetan zehar, herriko kaleetan mozorro desfileak, emanaldiak eta publiko guztientzako proposamenak izango dira, 80. hamarkadako estetika gogora ekarriko dauen girotze bategaz.

Stranger Thingsen gaia izango da programazioaren ardatz nagusia, eta herritarrak eta bisitariak aktiboki parte hartzera gonbidatuko dauz, telesaileko pertsonaietan eta 80. hamarkadako kultur ikonoetan inspiratutako mozorroen bidez sormena askatuz.

Edizio tematiko honetan, Gernika-Lumok inauteri dinamiko, parte-hartzaile eta berrasmatzeko gai izango denaren aldeko apustua indartuko du, ia astebetez musika, umorea eta fantasia protagonista nagusi izango diren topagune bihurtuz.