Demiku Auzoko Bizilagunak eta Bermeoko Udalak elkarlanean, 2026ko Kandelaria Jaiak antolatu dabez Demiku auzoan. Jaiak otsailaren 2an eta 8an ospatuko dira, eta egitarauak kultur jarduerak, umeentzako ekintzak eta tostada txapelketa uztartuko dauz.
Otsailaren 2an, Kandelaria Egunean, astelehenean, 11:30ean hasiko da jaia txupinazoarekin. Jarraian, 12:00etan, meza ospatuko da, eta ohi legez, San Blas zintak zein kandelak salgai egongo dira Demikuko baselizaren kanpoaldean. Ondoren, 12:45ean, luntxa eta Arrekaxutxa triki-pandero taldearen emanaldia izango dira.
Otsailaren 8an jarraituko dabe ospakizunekin, domekaz; 10:00etan hasiko da egitaraua Demiku-Katillotxu arteko mendi irteerarekin. 11:30ean, umeentzako jolasak eta tailerrak egongo dira auzoan, AXI taldearen eskutik. Eguerdian, 12:00etan, Josepa kale kale taldearen emanaldia izango da, eta 13:00ean meza ospatuko da elizan; bertan, San Blas zintak eta kandelak salgai egongo dira.
Meza ostean, 13:30ak aldera, bertaratutakoentzako luntxa egongo da, eta Josepa kale kale taldearen emanaldiak jarraituko dau, giroa alaituz. Ondoren, 13:45ean, auzoan ohikoa den ahizko tostada txapelketarako izen-emotea zabalduko dabe, eta epaimahaiak txapelketara aurkeztutako tostadak dastatu ostean, sari banaketarekin emongo jako amaiera aurtengo Kandelaria jaiei.
Demiku Auzoko Bizilagunek eta Bermeoko Udalak herritar guztiak gonbidatzen dabez Demikuko Kandelaria jaietan parte hartzera, auzoko ohiturak eta herri giroa elkarrekin ospatzeko aukera paregabea egongo delako.





