Mundakako Aratusteetarako entseguak

Mundakako Gazte Zar Dantza Taldeak Aratusteetarako entseguak antolatu dauz.

Horrela, Lehen Hezkuntzako 1., 2., 3. eta 4. mailetarako entseguak otsailaren 2an eta 9an izango dira, 18:00etan. Eta Lehen Hezkuntzako 5. mailatik aurrera otsailaren 11n 19:30ean.

“Aukera paregabea da giro ederra eta Aratusteak dantzan bizitzeko” azaldu dabe antolatzaileek.