Otsailaren 16tik aurrera, entrenamendu funtzionaleko saioak jarriko dira martxan Foruan, arratsaldeko 19:45etik 20:45era, J. M. TorrealdaI Kultur Etxean.
Entrenamendu funtzionalak eguneroko mugimenduak imitatzen dauzen ariketak erabiltzen dauz (jauziak, makurtzea edo bultzatzea bezalakoak) indarra, koordinazioa, oreka eta malgutasuna hobetzeko. Mugimendu multiartikulatuak, norberaren pisuarekin edo material osagarriarekin egindako ariketak eta intentsitate progresiboa uztartzen dira, prestaketa orokorra eta lesioen prebentzioa indartuz.
Programa honek, besteak beste, sentadillak, zankadak, flexioak eta plankak barne hartzen ddauz, baita kettlebell, mankuernak edo banda elastikoak erabiliz egiten diren ariketak ere. Ekimenaren antolaketan parte hartu dabe Bizkaiko Foru Aldundia, Foruko Udala eta Kultur Etxea bera.
Hileko kuota 25 eurokoa izango da Foruan erroldatutakoentzat, eta 35 eurokoa erroldatu gabeentzat. Izen-emotea otsailaren 13ra arte egin ahal da liburutegi.forua@bizkaia.org helbidearen bidez edo 688 866 889 telefonora dei eginez. Plaza mugatuak dira.





