Dakigun moduan Gernika-Lumoko aurtengo gaiak Stranger Things telesailean eta 80ko hamarkadako ikusizko eta kulturako unibertsoan oinarrituko dira. Beraz, zezeilaren 12tik 17ra bitartean, herriko kaleak mozorroz, musikaz, tailerrez, kalejiraz eta jende guztiarentzat pentsatutako jarduerez beteko dira.
Eta asteburuan, hilaren 14an,zapatua, bereziki haurrei eta familiei zuzenduta egongo da: tailerrak, mozorro-jaiak, animazioa eta jarduera tradizionalak. Domelan, berriz, hilaren 15ean, egitarauaren egun nagusietako batean, dianak, erakustaldiak, kalejirak, kale-antzerkia eta aurtengo gaiarekin lotutako proposamen berriak izango dira, baita gazteentzako eta familientzako jarduerak ere, non ez den faltako ekitaldi tradizionalik, hala nola marroien aurreskua, oilo jokoaren antzezpena edo tostaden dastatzea.
Jarduerek astelehenean, hilaren 16an, eta asteartean, 17an, jarraituko dabe, haurrentzako tailerrekin, aisialdiko parkeekin eta auzo-jarduerekin. Inauteriei amaiera emateko, proposamen parte-hartzaileak egingo dira, eta jai-giroari eutsiko dautse amaierara arte.






