Gautegiz Arteagan, Agate Deuna bezpera ospatu ondoren, datorren domekan, zezeilak 8, ohiko txitxiburduntzia ospatuko dau.
Horretarako, plazatik San Lorentzora abiatuko dira parte-hartzaileak goizeko 11:00etan, Montorrealde guraso elkartearen laguntzarekin.
Inauteriek protagonismo berezia eukiko dabe hilaren erdialdean eta otsailaren 14an, zapatuan, herriko plazan diskofesta egingo da 19:30etik aurrera. Hurrengo egunean, zezeilaren 15ean, Euskal Inauterien Jaialdia ospatuko da plazan eta 12:00etan Artie dantza taldeak euskal inauterietako jaia eskainiko dau.
Hilabetea amaitzeko, zezeilaren 21ean Xaiborrekin jaialdia egongo da plazan iluntzean, Gartiape elkarteak antolatuta.





