Mundakako liburutegiak bi ekitaldi berezi antolatu dauz otsailean euskarazko literaturaren inguruan,
Alde batetik, Irakurketa kluba otsailaren 12an izango da. Bertan, Bernat Etxepareren “Lingua e Vasconum Primitiae” lana irakurriko da, euskaraz argitaratutako lehen liburu historikoa. Saioa Miren Billelabetiak gidatuko dau.
Bestalde, “Eguna hasteko olerkiak” izeneko liburuaren aurkezpena egongo da otsailaren 24an, arratsaldeko 18:00etan. Kasu honetan lan berria aurkeztuko dabe. Idazlea bera, Miren Billelabetia, egongo da bertan, eta Carmen Elvira editoreak parte hartuko du.
Ekitaldi biak Mundakako liburutegian dira eta sarrera doakoak izango dira.





