Emaitza onak Busturialdeko gimnasia taldeentzat eskolarteko 1. fasean

Asteburu honetan Xixili klubeko gimnasia taldeek emaitzak ezin hobeak lortu dabez ospatuko den eskolarteko 1. fasean.
Larunbatean, Gernikako alebinen lehen taldea lehenengoa izan zen, bigarren taldea seigarren sailkatu zen, eta infantilak laugarren postuan geratu ziren.
Igandean, berriz, benjaminen mailan Gernikako bigarren taldeak urrezko domina lortu zuen, eta Bermeoko taldea laugarren izan zen.
Horrez gain, Bermeoko kadeteek zilarrezko domina eskuratu eben, eta Gernikakoek bosgarren postua.
Klubetik adierazi daben moduak “taldeek denboraldia hasi dute, urduritasun apur batekin baina gogotsu”.