Bizikletak konpondu eta garbitzeko gune barriak Ibarrangelun, Foruan eta Muxikan

Dagoeneko Foruak eta Ibarrangeluk Bizipuntua daukie, eta Muxikan ere jarriko da bizikletak konpontzeko eta garbitzeko puntua.

Bizkaiko Foru Aldundiak bizikletaren erabilera sustatzeko azpiegitura-sarea sendotu dau bederatzi BiziPuntu berri jarriz, euren artean Busturialdeko herrietan; horri esker, 110 dira gaur egun lurraldean martxan dagozen geltokiak. Jarduketa honek aurrerapauso garrantzitsua dakar mugikortasun jasangarria bultzatzeko, bizikletaren eguneroko erabilera errazteko eta Bizkaiko hiri-espazioaren kalitatea hobetzeko estrategia foralean.