Emakume bat atxilotu dabe Gernika-Lumon bikotekidearen hilketagatik

Ertzaintzak emakume bat atxilotu dau bikotekidearen hilketagatik; gizona joan den azaroan hil zen Gernika-Lumon.

Ertzaintzako Bizkaiko Ikerketa Kriminaleko Lurralde Zerbitzuko (SICTB) agenteek 54 urteko emakume bat atxilotu dabe gaur, joan den urtean Gernika-Lumon egindako hilketa-delitua leporatuta.

Biktima, 62 urteko gizona, bikotekidea zen eta 2025eko azaroaren 22an Larrialdietako Zerbitzuan jaso zen abisu baten bidez, berriemaileak jakitera eman eban bizilagun bat laguntza eskatzen ari zela, senarra ohetik erori zela eta estimuluei ez eutsiela erantzuten esanez.

Berehala bertaratu ziren polizia- eta osasun-baliabideek biktimaren, asiar jatorriko 62 urteko gizonaren, heriotza baieztatu besterik ezin izan eben egin. Biktimaren gorpua Auzitegi Medikuntzako Euskal Institutura eroan eben autopsia egitera.Gorpuaren analisiak egiaztatu ebanez, biktimaren heriotzak jatorri bortitza eta etiologia hiltzailea zeukan, hainbat kontusio eta haustura eukezelako gorputzeko eta buruko hainbat ataletan, hainbat kolperen ondorioz.

Une horretan, Ertzaintza egitateak ikertzen hasi zen, eta jakin ahal izan eban erasotzailea hildakoaren emaztea bera zela, eta gaur, asteazkena, atxilotu dabe Gernika-Lumon hilketa-delitua leporatuta.

Atxilotua, europar jatorriko 54 urteko emakumea, polizia-egoitzara eroan dabe dagozkion polizia-eginbideak hasteko, eta, horreek amaitu ondoren, agintari judizialaren eskuetan jarriko dabe.