Bermeoko Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuaren familientzako prestakuntza saioak

Bermeoko Udalak, Adikzinoen Prebentzino Zerbitzuaren bitartez, familientzako prestakuntza proposamen zabala prestatu dau ikasturte honetarako be.

Danatara bost saio izango dira eta hurrengoa zezeilaren 18an, eguaztena, izango da “Gure seme-alaben lehen kontsumoak.Zelan landu familian?” izenekoa
Arratsaldeko 17:30etik 19:00etara izango da Gizarte eta Kultura Etxean eta derrigorrezkoa da aurretik izena emotea  675 025 018 – 946179158 telefono zenbakietan edo bermeoprebentzioa@etorkintza.org emailean.

Hurrengo saioak martiaren 4an izango da “Gure Nerabeen bidelagun: Zelan ulertu gure seme alaban” Eleizalde Ikastolan, eta martiaren 18an “Positiboan hezteak mugarik ez jartzea dakar?” Bermeoko Herri Eskolan.