Eguraldiagatik atzeratutako Bermeoko Herri Lasterketa, -urtarrilaren 25erako aurreikusita zegoena- Martxoaren 8an egingo da, Emakumeen Nazioarteko Egunean.
Goizean goiz hasita, herritar guztiek izango dabe aukera lasterketan parte hartzeko, adinaren arabera egokitutako txandetan: 11:00etan irteera emango jake 14 urtetik gorako gazte eta helduei, 12:00etan 11 eta 14 urte arteko gaztetxoei, 12:10ean 7 eta 10 urte arteko umeei, eta 12:40an, berriz, 3 eta 6 urte arteko haurrei.
Izena emateko epea zabalik dago aurretiaz Areneko Kiroldegian egiteko aukerarekin, baina baita bertan ere, Lameran, martxoaren 8an, 10:30ak baino lehen.
Parte-hartzearen prezioa sinbolikoa izango da: umeek, txikiek eta gazteek euro bat ordaindu beharko dute, eta helduek, berriz, bi euro.





