Pala Txapelketa Mistoa ospatuko da Foruan maiatzetik uztailera

Foruan Pala Txapelketa Mistoa antolatu dau aurten ere, eta parte hartzeko epea zabalik dago jada.

Txapelketa maiatzaren 4tik uztailaren 26ra bitartean jokatuko da, eta finalerdiak uztailaren 30ean izango dira, final handia uztailaren 31n.

Izen ematea Foruko Kultur Etxean egin ahal izango da, astelehenetik barikura, 17:00etatik 20:00etara. Izena emoteko azken eguna apirilaren 30a izango da, eta parte hartzeko prezioa 10 eurokoa da buruko.

Bikoteak zozketa bidez eratuko dira, eta parte hartzaileek jolas arauak ezagutzea beharrezkoa izango da. Arauak izen emoterakoan emango zaizkie parte-hartzaileei.