Muruetan pultsu lehiaketa ospatuko da bihar

Bihar, zezeilak 21, Pultsu Txapelketa ospatuko da Muruetako frontoian. “Parte hartu eta zure indarra erakutsi” lelopean parte hartzera gonbidatzen dauz herritar eta bisitari guztiak.

Programazio ofiziala arratsaldean hasiko da, eta izena emoteko epea 17:00etan izango da; pultsu-neurketa hasiera, berriz, 18:00etan.

Parte-hartze kategoriei dagokienez, antolakuntzak 5 euroko kuota zehaztu du 14 urtetik gorakoentzat, eta adin horretatik beherakoek, berriz, doan emon ahal izango dabe izena.
Garaipenaren ohoreaz gain, lehiaketako parte-hartzaile nabarmenentzat sariak egongo direla baieztatu da.

Kirol jardunaldiak Muruetako Udalak antolatu dau eta hainbat toki erakunderen laguntza dauka, tartean Bermeoko Beso Borrokarako Kluba eta Gernikako Royal Boxing gimnasioa, goi mailako lehiaketa giroa bermatuz.