Morgak liztor asiarraren inguruko berbaldia antolatu dau zezeilaren 27rako

Morgako Udalak, Bizkaiko Erlezainen Elkartearekin eta Bizkaiko Foru Aldundiarekin lankidetzan, liztor asiarraren inguruko berbaldia antolatu dau herritar guztientzat.

Hitzaurrean azalduko diren gai nagusiak honakoak izango dira: zein izan da liztor asiarraren bilakaera? Zein da gaur egungo egoera? Eta, batez ere, zer egin dezakegu? Izan ere, espezie inbaditzaile honek eragin handia dauka bertako erle-populazioan eta, ondorioz, ekosisteman eta nekazaritzan.

Hitzaldia zezeilaren 27an izango da 18:30ean Morgako udaletxean.Bertan, adituek azalduko dabez espezie honen jarraipena egiteko beharrezkoak diren neurriak eta herritarrek nola lagun ahal daben. Gonbidatuta dagoz abeltzainak, erlezainak eta, oro har, naturaz eta ingurumenaz arduratuta dagozen herritar guztiak.

Antolatzaileek adierazi dabenez, ezinbestekoa da herritarren lankidetza espezie inbaditzaile honen hedapena kontrolatzeko.