Hondarribiko XXVI. Traineru Jaitsierak ireki eban arraun denboraldia joan den zapatuan, Txingudiko badian. Hitzordua, denboraldiaurreko proba klasikoetako bat bezala finkatua, euskal panoramako erlojupeko ontzirik onenetako batzuk bildu ebazan.
Aurten, barriro ere , bosgarren adiz Bermeoko ontziak garaipena lortu eban, Donostiarra eta Getariaren aurretik. Jon Salsamendik zuzentzen dauen taldeak bost segundo atera eutsezan bigarren urtez jarraian Gipuzkoako hiriburuko traineruari, eta Getariako Itxaropenak ia hamalau segundo galdu ebazan lehen sailkatuarekiko. Isuntza zazpigarren izan zen, Ondarroako A traineruaren aurretik eta Antiguako Ama B hamargarren.





