Bermeoko Andra Mari eta Santa Eufemia eleizetako teilatuak konpontzeko dirua batzeko kanpaina

Asteburu honetan, aparteko kolekta egingo da Bermeoko ospakizunetan Andra Mari eta Santa Eufemia parrokietako teilatuen konponketen gastuei aurre egiteko, “8.000 baietz” goiburuaren haritik.

Bermeoko Andra Mari parrokiako teilatuan egindako lanen gastuei aurre egiteko 8.000 euro inguru behar dabez eta parrokiako pastoral batzordeak hilaren lehenengo domekaz kolekta bereziak egitea proposatu eban.

Parrokiako arduradunek esker ona adierazo deutse kanpaina honetan, bankuan dirua sartuz, saskira dirua botaz…, lagundu daben guztiei. Orain arte batu gura dan diruaren %15a lortu da. Hurrengo aparteko kolekta datorren domekaz, martxoak 1, egingo da.

Gehiago jakiteko: hemen.