Zabalik Urdaibaiko Udalekuen izen emotea

BBK Urbaibai Zentroak Udalekuak programaren edizio berri bat hartuko dau datorren udan.

Aurten, BBK Udalekuak 41. edizioa ospatuko dau, esentzia galdu gabe: aisialdirako gune bat eskaintzea, non haurrek modu ludikoan eta modu kooperatiboan ikasiko daben, kasu honetan, planetaren oraina eta etorkizuna zaintzen, klima aldaketaren aurkako sentsibilizaziora bideratutako jardueren bidez. Eta dagoeneko zabalik dago izena emoteko epea datorren martiaren 23ra arte.

Jasangarritasunaren aldeko apustua BBK Udalekuak ekimenaren edizio barri honetako eredu gastronomikoan ere nabarituko da. Beraz, elikadura osasungarria, orekatua, tokikoa eta kalitatezkoa lehenetsiko dira. 2026ko uda honetan, haurrek menu dibertigarriak eukiko dabez, modu osasungarrian prestatutako platerekin eta KM0 produktuekin (sasoikoak, tokikoak eta ekologikoak, inguruko ekoizleek hornituak), BBK-k lehen sektorearekin daukan konpromisoaren parte gisa.

Bestalde, BBK Udalekuak 2026 euskara ohiko komunikabide gisa sustatzen, baloratzen eta indartzen jarraitzen dau, baina ingelesaren erabilera modu erraz eta dibertigarrian bultzatzearen alde ere egiten.

Izena emoteko epea zabalik dago, eta, beste batzuetan bezala, beharrezkoa izango da interesdunek erabiltzaile gisa alta ematea BBK eta ZU atarian, “Pertsonak” atalean, ondoren Udalekuetan parte hartzeko eskaera bat osatzeko. Izena emoteko azken eguna martiaren 23a izango da.

Prezioak eta txandak

2013 eta 2019 artean jaiotako haurrentzat.
Prezioa: 235 €
Txandak:
• 1. txanda: ekainaren 29tik uztailaren 4ra.
• 2. txanda: uztailaren 6tik 11ra.
• 3. txanda: uztailaren 13tik 18ra.
• 4. txanda: uztailaren 20tik 25era.

Esleitzeko epeak:
• Apirilaren 24an: ikaspostuen esleipenaren jakinarazpena
• Maiatzaren 15a: plaza onartzeko/uko egiteko azken eguna

Informazioa eta kontaktua
Eskaerarekin lotutako kontsultetarako:
94 423 23 23 (astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14:00etara).
Egonaldiari buruzko kontsultetarako:
94 685 94 03 (astelehenetik ostiralera, 8: 30etik 14:00etara).
udalekuak@bbk.eus
Ikastetxearen helbidea:
BBK Udalekuak, BBK Urdaibai Zentroa, Abiña auzoa z.g., 48350 Busturia, Bizkaia.