Gautegiz Arteagak landareak banatuko dauz

Datorren martiaren 21ean, Basoen Nazioarteko Egunaren harira, Gautegiz Arteagak landareak banatuko dauz.

Bizkaiko Foru Aldundiak bertoko zuhaitzak landatzeko aukera ematen dau, beraz, zuhaitzak gura izan ezkero udaletxean eskatu beharko da martiak 13a arte

Basoen Nazioarteko Eguna martiaren 21ean ospatzen da, eta urtero, hainbat ekitaldiren bitartez gogorarazi nahi jako jendeari baso mota guztiek eta zuhaitzek egungo eta etorkizuneko belaunaldientzat daukien garrantziaz.